Heltaren aurrematrikula epea, irailaren 1etik aurrera
Helduentzako tailerren 2025/26 ikasturteko eskaintza aurkeztu dute. Aurrematrikula online egin ahal izango da, edo Karaez kaleko lokalean.
Heltako ikasleen eskulanen erakusketa. Aurten ere izango da eskuekin lanak egiteko aukera. Iraila ate joka da, eta horrek esan nahi du ikasturtea hastear dela. Heltak, ohi bezala, bere eskaintzaren berri eman du, eta izango da non aukeratu: 22 ikastaro edota tailer eskainiko dituzte 2025/26 ikasturtean.
Ikastaroen, haien gidarien, kokalekuaren, talde kopuruaren eta ordutegien berri izateko, Heltak esku-orriak banatu ditu. Jaso ez duenak, Heltaren webgunean kontsulta dezake tailerren zerrenda.
Aurrematrikula
Horietako batean (edo gehiagotan) izena eman nahi duenak irailaren 1etik 14ra izango du horretarako aukera, Heltaren webgunean. Bi asteko epe hori online izena ematen dutenentzako izango dela zehaztu dute. Galdetegi bat prestatu dute horretarako (dokumentua sortu badute ere, irailaren 1ean jarriko dute indarrean).
Aurrez aurre izena eman nahi duenak horretarako aukera izango du irailaren 1etik 5era. Kasu horretan, datorren astelehenetik ostiralera pasatu beharko da Karaez kaleko 4 zenbakiko lokaletik, 10:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.
Prezioei dagokienez, honakoak izango dira:
- Oiartzuarrak:
- Ikasturte osoa: 85€.
- Hiru hileko ikastaroa: 45€.
- Kanpoan erroldatutakoak:
- Ikasturte osoa: 115€.
- Hiru hileko ikastaroa: 55€.
Heltak zehaztu duenez, 55 urtetik gorako emakumeek izango dute lehentasuna. Aurrematrikulek tokien kopurua gainditzen badute, zozketa egingo dutela jakinarazi dute.
Harremanetan jartzeko, posta elektronikoz idatz daiteke, edo Whatsapp bidez (618 091 176).
