Arizmendieneko txokoak ezagutzeko aukera, asteburuan
Uztail eta abuztuko asteburuetan egin izan den gisan, Oiartzungo plazako etxe historikoa bisitatu ahal izango da.
Uda izaten da tokiak ezagutzeko garairik onena. Horregatik, hilabete hauetan Oiartzungo Arizmendienea etxearen ateak zabaltzen dituzte asteburuetan, bisita gidatuak eskaintzeko.
Uztaila eta abuztuan egin izan den bezala, datorrenean ere bisita gidatuak eskainiko dituzte. Bihar, ostirala, hilak 29, 11:00etan eskainiko dute bisita. XVIII. eta XX. mendearen artean etxean bizi zen familia aberatsaren bizimodua islatzeko prestatuta dago etxe-museoa.
Larunbatean eta igandean —hilak 30 eta 31— euskaraz eta gaztelaniaz bina bisita gidatu eskainiko dituzte. Honakoak izango dira:
- Euskaraz: 10:00etan eta 12:00etan.
- Gazteleraz: 11:00etan eta 13:00etan.
Etxearen txokoak, altzariak zein dituen sorpresak —badituelako— ikusi nahi dituztenek aldez aurretik egin beharko dute erreserba. Horretarako, 943 50 89 13 zenbakira deitu beharko da.
Eliza ezagutzeko aukera
Done Eztebe eliza ezagutzeko aukera izango da datorren larunbatean, hilaren 30ean. 10:00etan izango da, elizako atean bertan. Kasu honetan ere 943 50 89 13 telefono zenbakira deitu beharko da.
