Mulierren kantxan jokatuko du emakumeen lehen taldeak
Igande arratsaldean arituko dira Nafarroako Mutiloan. Euskal Herriko Kopako bigarren jardunaldiko partida izango da.
Oiartzunek azal berria izango du, klubaren mende erdia ospatzeko [instagram.com/futbolesfutbol.oficial]. Oiartzun KEko emakume seniorren talde nagusiak etzi jokatuko du Euskal Herria Koparen bigarren jardunaldiko partida. Mulierren zelaian arituko dira, Mutiloabeitiko (Nafarroa) Mutilnova zelaian. Partida 17:00etan hasiko da.
Bi taldeak lehenengo jardunaldian garaile izan ziren, Oiartzunek Berriozarri irabazi baitzion —3-1— eta Mulierrek Oberenari —4-0—.
Bi klubak emakumeen futbolaren aitzindari izan dira. Oiartzun izan zen estatuko liga irabazi zuen lehenengo euskal taldea (1991n). Mulierrek, berriz, ez du palmares handirik, baina emakumeek bakarrik jokatzen duten Nafarroa Garaiko lehenengo kluba da. 2014an sortu zuten.
Bi taldeek aspalditik ezagutzen dute elkar. Pasa den urtean Hirugarren Federazio Mailako multzo berean aritu ziren, eta Mulierrek Oiartzunek baino koxka bat gorago bukatu zuen liga, puntu bakarragatik. Aurten ez dira multzo berean arituko, antolaketa berria egin baitute.
Beste taldeak
Emakumeen taldeekin jarraituz, Ohorezko Erregionaleko taldeak lagunartekoa jokatuko du bihar eguerdian, Landetxaren kontra. Oiartzuar eta irundarren arteko partida 12:00etan hasiko da, Ugaldetxon.
Gizoneo dagokienez, lehen taldeak Fanderian jokatuko du bihar, Touringen kontra. Bigarren taldea bihar arituko da, Karla Lekuonan, Mariñoren kontra, 16:00etatik aurrera.
Gazte Mailako mutilen kasuan, lagunartekoak jokatuko dituzte. Euskal Ligako taldeak Añorgan jokatuko du bihar —larunbata—, 17:00etan. Gorengo Mailakoak ere Donostiara joango dira, Martuteneren kontra jokatzera. 16:30ean hasiko da norgehiagoka.
Kategoria baxuagokoen ziten berri ere eman du Oiartzun KEk, bere Instagram kontuan.
