Tomas Garbizu Musika Eskola, ikasturte berrirako prest
Datorren astean zabalduko dute 2025-2026 ikasturtean izena emateko epea. Urtero bezala, hainbat instrumentu jotzen irakatsiko diete adin guztietako lezoarrei.
Lezoko Tomas Garbizu Udal Musika Eskola ikasturte berriari begira jarri da jada, eta jakinarazi du datorren astean zabalduko dutela matrikulatzeko epea. Irailaren 1etik 5era eman beharko dute izena interesdunek, 10:30etik 13:00etara, eskolan bertan.
Ohi bezala, musikako adar askotan murgildu daitezke ikasleak, eta adinari erreparatuz gero, ez da inolako mugarik. Panderoa, klarinetea, saxofoia, txistua, biolina, biola eta tronpeta ikasteko aukera izango da aurtengoan.
Hauei lotuta, “formazio osagarri” gisa, Musika eta Mugimendua, Musika Mintzaira, Hezkuntza Musikala, Talde Instrumentala eta Talde Korala egiteko aukera zabalik jarraitzen duela gogorarazi du musika eskolak.
