Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Askoren artean eraikitako festak izango dira Altamirakoak

Ostiraletik igandera egingo dituzte Altamirako festak. Lezoko auzoen artetik zaharrenak dira. Berritasunak daude aurten.

Altamirakoko bizilagunak, udal ordezkariekin batera, gaurko aurkezpenean.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2025/09/01

Lezoko auzoetako festen artetik zaharrenak dira Altamirakoak. Gaur aurkeztu dituzte aurtengoak. Auzotar gazteenek esan dutenez, biltegi eta agiri artean arakatzen izan ostean, auzoko lehen festen erreferentzia 1993an kokatu dute. Litekeena da aurretik ere festak egin izana auzoan. Gaurko aurtengoen aurkezpenean ideia bat nabarmendu dute auzotarrek eta udal ordezkariek: elkarlanean eraikitako festak direla. Auzotarren, herriko eragile eta komertzioen eta udalaren arteko elkarlanetik alegia.

Mamitsu datorren iraila piztuko dute Altamirako festek. Ostiralean hasiko dira, eta igandean bukatu. Ospakizunez betetako hiru egun izango dira. Jon Legorburu Kultura zinegotziak festen auzo izaeran eta duten elkarlan kutsuan jarri du arreta: “Denontzat prestatutako ekintzak biltzen ditu egitarauak, eta elkarlanean sortutako festak dira. Altzate Auzo Elkarteak lan handia egiten du ekintza guztiak antolatzen”. Legorburuk esan du garai batean herriko auzo askotan izaten zirela festak, baina biziraun duten bakarrak Altamirakoak izan direla eta horrek meritu handia duela; Gaintxurizketan ere hasi dira festak egiten, sanrokeak izan ziren abuztuaren erdialdean.

Ainhoa Salaberria Kultura teknikariak eman ditu egitarauaren azalpen zehatzak. Beheko koadro urdinean daude hark esandakoak, zerrenda formatuan.

Auzotarren izenean Rut Pousadak hitz egin  du, Altzate Auzo Elkartekoa hura. Alboan izan ditu hainbat altamirar. Elkarlanaren ideia eta festen belaunaldi arteko izaera nabarmentzeko bi adibide jarri ditu. Lehenik eta behin, jai aroa iragartzeko kartelak auzoko haurrek egin dituztela azaldu du; bestetik, berriki berreskuratutako familia danborradan (igandean da) haurrek, gazteek, helduek eta adinekoek parte hartuko dutela jakinarazi du.

Duela hiru urte festak antolatzeko gidaritza hark eta hainbat auzotarrek hartu zuten, “pixkanaka ari gara gero eta eragile gehiagorekin elkarlanean”. Bi berritasun ere azaldu ditu Pousadak: ostiraleko zanpantzarren agerraldia, eta txupinazoaren ondorengo erraldoi txikien topaketa: “Auzoan ahal izan genuen bezala erraldoi bat sortu genuen. Gainera, auzoko bi haurrek ere sortu zuten euren erraldoia. Lezora jaisterakoan konturatu ginen gero haur eta gehiago ari zirela erraldoi txikiak sortzen. Hala, erraldoi txikien topaketa irekia, kalejira eta guzti, egingo dugu”.

Elkarlanaren eta auzo izaeraren beste adibide bat: ostiraleko sardina-jatean (20:00) Lezo Institutuko DBH4ko ikasleek boluntario lana egingo dute, euren ikasbidairako laguntza lortze aldera. Gainera, eguraldia eskasa balitz, institutuko gune estalian egingo lirateke haurren ekintzak.

Auzotarrak, eta lezoarrak oro har gonbidatu dituzte Altamiraz eta festa egitarauaz gozatzera. Mardul datoz iraila eta urria Lezon. Lehen traka, Altamirakoa.

Altamirako festak. Egitaraua.

Hilak 5, ostirala

  • 17:00. Apar festa frontoian.
  • 18:45. Zanpantzarrak.
  • 19:00. Txupinazoa. Ondoren buruhandiak eta erraldoiak, eta erraldoi txikien topaketa auzo elkartean.
  • 20:00. Sardinada auzo elkartean.
  • 22:00. Zezensuzkoa auzo elkartean.
  • 23:00. Mon taldea auzo elkartean.

Hilak 6, larunbata

  • 10:00. Umeentzako puzgarriak frontoian.
  • 13:00. Patata tortilla txapelketa auzo elkartean. 12:30ean egin behar da tortillen entrega.
  • 16:30. Mus txapelketa auzo elkartean. Ordu erdi lehenago eman behar da izena.
  • 17:00. Umeentzako jolasak frontoian.
  • 21:00. Afari autogestionatua auzo elkartean.
  • 23:00. Cafe Irlandes taldea auzo elkartean.

Hilak 7, igandea

  • 12:00. Txupinazoa auzo elkartean.
  • 12:00. Familia danborrada auzo elkartetik.
  • 17:00. Gorputza Mugitzera! jarduera frontoian, denentzat.
  • 17:30. Futbolin txapelketa (16 urtetik gorakoentzat) auzo elkartean.
  • 19:00. Txokolatada auzo elkartean.
  • 20:00. Agurra.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.