Josetxo Etxandi Pilota Oroitaldiko afizionatuen kartela, mamitsua
Arkirun klubak afizionatuen eta Etorkizuneko Izarren partiden berri eman du. Aste honetan hasiko dira partidak. Finalak, santakrutzetan.
Santakrutzak hurbil izanda, jada aste honetan jokatzen hasiko dira Josetxo Etxandi 49. Esku Pilota Oroitaldiaren afizionatuen eta etorkizuneko izarren partidak. Kartel oso erakargarria prestatu du Arkirun Pilota Klubak. Oroitarazi beharra dago afizionatuen txapelketaz aparte herri mailakoa ere antolatzen dutela Lezoko pilotazaleek. Txapelketa horretako partida guztiak Koldobike Gezala pilotalekuan jokatuko dira, arratsaldez.
Honakoa da partiden egutegia, finalerdiak barne. Finalak santakrutzetan jokatuko dira.
Hilak 3, asteazkena. 18:30ean, mutilen lehen mailako afizionatuen final-laurdenetako partidak.
- Karregal (Galdakao)-Uriondo (Gizaburuaga) / Alberdi (Zizurkil)-Aizpuru (Asteasu).
- Hormaetxe (Lezama)-Alduntzin (Iruñea) / E. Lizeaga (Astigarraga)-Landa (Oiartzun).
Hilak 4, osteguna. 18:30ean, mutilen lehen mailako afizionatuen final-laurdenetako partidak.
- Fernandez (Fuenmayor)-Baños (Baños de Rio Tobia) / Azketa (Beasain)-M. Lizeaga (Hernani).
- Irribarria II (Arama)-Bernaola (Mañaria) / Zubizarreta IV (Ataun)-Apeztegia (Elizondo).
Hilak 8, astelehena. 18:30ean, mutilen Etokizuneko Izarrak txapelketako partida, lau t’erdian.
- Etxeberria (Oiartzun) / Arribillaga (Zizur Nagusia)
- Ondoren: mutilen afizionatuen lehen mailako finalaurrekoetatik lehena.
Hilak 10, asteazkena. 18:30ean, nesken lehen mailako afizionatuen finalerdietako partidak.
- Aldai (Dima)-Capellan (Santo Domingo de la Calzada) / Zabaleta (Leitza)-Erasun (Zizurkil).
- Arrizabalaga (Gernika)-Mendizabal (Andoain) / Arraiza (Donostia)-Gaminde (Laukiz).
Hilak 11, osteguna. 18:30ean, mutilen Etokizuneko Izarrak txapelketako partida, lau t’erdian.
- Rekalde (Dima) / Apezetxea (Goizueta).
- Ondoren: mutilen afizionatuen lehen mailako finalaurrekoetatik bigarrena.
