Osasun materiala bilduko du LABek Kubara bidaltzeko
Gaurtik urriaren 15era arte izango da indarrean kanpaina. Bere egoitzetan jasoko du osasun materiala, baita ordezkaritza sindikala duen osasun zentroetan ere.
Lab sindikatuak osasun material bilketa egingo du Kubara bidaltzeko. Osasun materialaren bilketa kanpaina antolatu du LAB sindikatuak, Kubara eramateko, Langileon elkartasunez blokeoa hautsi lelopean. Gaurtik hasita, Kubako herriaren kontrako erasoak salatu eta osasun publikorako duen eskubidea aldarrikatzeko, Kubarekiko elkartasun eta Kubako migratuen elkarteen eskaerarekin bat egin da antolatu du iniziatiba sindikatuak.
Jakinarazi duenez, Euskal Herriko osasun sektoreko langileek bultzatutako kanpaina da, LABeko afiliazioak eta komunitate osoak babestua.
Gaurtik urriaren 15era arte izango da indarrean kanpaina. Bere egoitzetan jasoko du osasun materiala, baita ordezkaritza sindikala duen osasun zentroetan ere. Jasoko dituztenak, ondokoak: Gutxienez 2026ko iraungipena duten sendagai mota guztiak, likidoak izan ezik. Sargaiak, xiringak, eskularruak, esparatrapuak, bendak, zundak, josturak eta higiene produktuak ere; pixoihalak, konpresak, eta preserbatiboak.
Oarsoaldean, Oreretako egoitzara eraman ahalko dira osasun materialak. Bidasoan, Irungo egoitzara.
Taupada markagailuak ere erosiko dituzte, eta horretarako ekarpen egiteko kontu korronte zenbaki bat jarri dute eskura: ES 35 3035 0134 43 1340059271 (Laboral Kutxa, Euskadi-Kuba) edota Bizuma egin 04713 kodea erabilita eta Taupada Markagailuak jarrita kontzeptu gisa.
Kanpainan parte hartzeko deia egin du LAB sindikatuak: “Kubako osasun sistemak, Kubako langile klaseari mesede egiteaz gain, munduko beste herrialde askotara zabaldu du bere elkartasuna. Orain, hasi babesa erakusteko unea da. Euskal Herritik, LAB sindikatuak elkartasuna adierazi nahi dio Kubari eta abiatutako elkartasun kanpainan parte hartzeko deia egin”.
Kanpainarako prestatu duen oharra osorik irakurtzeko, egin klik hemen.
