Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Tokikoa indartu, etxeko ekonomian lagunduta

Udalak martxan du Bizi Errenteria bonu kanpainaren zazpigarren ekitaldia. Aldaketekin dator, seguruagoa eta pertsonalizatuagoa izan dadin.

Gaur aurkeztu dute bonu kanpainaren zazpigarren aldia.Imanol Saiz Gomez de Segura
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/09/01

Tokiko merkataritza sustatu, eta herritarren suspertze ekonomiko zein sozialean laguntzeko helburuz bonu kanpaina berria abiatu du Errenteriako Udalak. Bizi Errenteria programaren barruan egindako zazpigarren kanpaina gaurtik abenduaren 9ra arte izango da indarrean.

Gaur eguerdian aurkeztu dute Aizpea Otaegik eta Maika Martin Errenkoaldeko presidenteak tokiko ekonomia bultzatzea helburu duen bonu kanpainaren zazpigarren aldia, udal ordezkariek eta hainbat merkatariek lagunduta Iztieta auzoko Diputazio plazan.

Berritasunekin datorrela azaldu du Otaegik, “seguruagoa eta pertsonalizatuagoa izango baita. Azken urteetan bonuen banaketan izandako arazoak ekiditeko, digitalki eskuratu beharko dira, eta bestalde,  bonuak etxe bakoitzari esleitu beharrean pertsona bakoitzarenak izango dira”.

Familiei laguntzea, tokiko ehuna indartzea eta herrian erosteko ohitura sustatzen jarraitzea. Horiek kanpainaren helburuak, Otaegik nabarmen jarri dituenak, “erosketak herrian egiteko garaian atxikita dauden establezimenduetan, asko eta asko direnak gehienak ez esatearren, deskontuak jasoko ditugu”.

Bonu banaketaren aldaketarekin, ez dira aurten etxeetara helduko. Hori aldaketa nagusietako bat. “Jendeak deskargatu egin beharko ditu eta badakigu horrek arrakala digitalaren  eta erosotasunaren ikuspegitik ekar dezakeela zailtasunen bat, baina segurtasuna eta irisgarritasuna bermatzea jarri nahi izan dugu erdigunean; horrek behartu gaitu digitalera jauzi egitera”, azaldu du alkateak. Tokiko Ekonomiaren Kontseiluarekin batera hartutako erabakia izan dela esan du gainera, eta baldintzak jarriko dituztela aldaketa hori ahalik eta errazen gainditzeko, “bai establezimenduen laguntzarekin, baita udalaren bitartekoekin”.

Kanpaina “garrantzitsua” nabarmen jarri du Otaegik, “denera, 400.000 euro bideratu ditu udalak zazpigarren bonu kanpainara, eta honek eragiten du ia bikoitza den diru mugimendua”.

Digitalizazioa bada, beraz, aldaketa, baina pertsonalizatuagoak izatea ere aipatu du alkateak. Izan ere, etxebizitzako bonu kopuru bat jasotzen zen lehen, eta berdin zuen etxe batean pertsona bat edo bost bizi ziren; kanpainan egin den aldaketarekin, pertsonako jasoko dituzte bonuak herritarrek.

Helduek, 35 urtetik gorako herritarrek, 10 eurona jasoko dituzte; gazteek, herrian erosteko ohitura sustatzeko asmoz, bost euroko hiru bonu jasoko dituzte. Aldaketa horrek, “banaketa justuagoa” ekarriko duela adierazi du Otaegik.

Kanpaina arrakastatsua espero duela esan du azkenik, “aurreko urteetan bezala”.

Kanpaina garrantzitsua da udalarentzat, herritarrentzat, baita Maika Martinentzat. Hala aitortu du gaurko agerraldian, “merkatariekin antolatzea planteatzen den bakoitzean, beti da ongietorria, beti gaude errepikatzeko prest”. Data hauek bereziak direla esan du gainera Errenkoaldeko presidenteak, “familiek gastu garrantzitsuei aurre egin behar izaten diete, kontsumo eta gastu handiko garaia da eta herritarrentzat garrantzitsua da. Saltokientzat zer esanik ez, gastu hori herrian gelditzea ekartzen baitu kanpainak, diru bertan gelditzea”.

Bonuak eskuratu

Bonuak ez dira etxeetara iritsiko, eta deskargatu behar izango dira. Horretarako, Bizi Errenteriaren web orritik deskargatu behar dira bonuak, eta nortasun agiriaren zenbakia edo pasaportearena, eta jaiotze data behar dira. Abenduaren 9ra arte izango dira deskargagarri bonuak.

Bonuak eskuratzeko arazoak dituzten bizilagunentzat, laguntza eskainiko du udalak, udaletxean zein aldakoenean 10:00etatik 13:00etara, astelehenetik ostiralera;  hilaren 8tik aurrera, berriz,  astearte eta ostegunetan 16:00etatik 19:00etara eskuratu ahalko dira udaletxean.

Ez da beharrezkoa bonuak inprimatzea, mugikorra erakutsiz balia daitezkeelako. Hala ere, inprimatu nahi dituzten herritarrek Lekuona Fabrikako ordenagailuetan, Aldakoneako ordenagailuetan, edo KZGunean egin dezakete.

Bonu bakoitzarekin 10 euroko edo gehiagoko erosketetan 5 euroko hobaria eskuratuko dute herritarrek. Bonuak batera erabil daitezke, baina hobariak ezingo du gastu osoaren %50a gainditu.

Establezimenduei deia

Aurreko kanpainetan 250 establezimendu baino gehiagotan erabili ahal izango zirela gogorarazi dute gaurko agerraldian, zazpigarren kanpaina honetan erabilgarri izango diren establezimenduen zerrenda Bizi Errenteriaren webgunean kontsulta daiteke.

Orain arte atxiki ez diren establezimenduei dei egin die udalak bat egin dezaten, “ekimenaren eraginkortasuna areagotzeko garrantzitsua baita ahalik eta herriko eragile ekonomiko gehienen parte hartzea”.

Bonuen edozein zalantza argitzeko udalak eskuragarri jarri ditu 010 eta 943 44 96 00 telefono zenbakiak.

Ondoko bideoa, Ximun Leturia Letek eta Imanol Saiz Gomez de Segurak egina da.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.