Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Euskara doan ahoratzeko aukera Pasaian

Pasaiako Udalak eta herriko bi euskaltegiek hastear den 2025-2026 ikasturteko matrikulazio kanpaina aurkeztu dute, 'Euskara, ahoraTÚ' lelopean.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2025/09/02

Pasaiako Udalak eta Pasaiako bi euskaltegiek ikasturte berriko matrikulazio kanpaina aurkeztu dute gaur Antxoko Ibaiondo plazan. Euskara, ahoraTÚ lelopean eraiki dute aurtengo kanpaina, eta xehetasun guztiak aurkeztu dituzte Aintzane Taberna Pasaiako alkateordeak, Kontsuelo Gorostidi Pasaiako Udal Euskaltegiko zuzendariak, Diana de Castro Antxoko Txirrita AEK Euskaltegiko ordezkariak eta Lucia Gruber ikasleak.

2025-2026 ikasturtea hastear da, eta Pasaiako Udal Euskaltegiak eta Antxoko Txirrita AEK-k ireki dituzte jada izen emateak. Tabernak adierazi du pasaitarrei dei egin nahi dietela euskara bere egin dezaten. Doakotasunaren bidean, udalak beste “urrats sendo” bat egin nahi duela jakinarazi du alkateordeak: “Matrikularen %100 ordaintzea ikastaroa bukatzean ezarritako baldintzak betetzen dituzten pasaitar guztiei, besteak beste, ikastaroan gutxienez %85eko asistentzia egiaztatuz gero”.

Eustaten datuen arabera, 2023-2024 ikasturtean Gipuzkoako euskaltegietan matrikulatutako ikasleen %63,81 emakumeak izan ziren, %36 gizonak eta %0,17 ez bitarrak. Euskaltegietara gerturatzen diren gehienak emakumeak dira, eta, hori dela eta, Pasaiatik dei egin nahi diete gizonei euskara ikastera. “Ikasturte berrian, batez ere, gizonak gonbidatu nahi ditugu euskara ikastera. Izan ere, urtero, euskara ikastera animatzen diren ikasle gehienak emakumeak izaten dira. Garrantzitsua da gizonek ere hizkuntzaren ezagutzaren erronkari heltzea, familia bidezko hizkuntza transmisioan gizonak ere euskararen transmititzaile izan daitezen”, esan du Gorostidik.

Aurtengo ikasturtean aurreko urteetako ikastaro berezien eskaintza mantenduko dela aurreratu du Pasaiako Udal Euskaltegiko zuzendariak: mintzamena lantzeko ikastaroak eta Pasaiako merkatarientzako ikastaroak. Horien inguruko informazio oso-osoa euskaltegietara deituta edo bertara gerturatuta lortuko dute pasaitarrek.

2025-2026 ikasturtea irailaren bukaeran hasi eta ekainean bukatuko da. Ordutegiak malguak direla zehaztu du Gorostidik, 07:00etatik 21:00etara bitartean baitaude eskolak. Ikastaroak 16 urtetik gorakoentzat dira, eta ikasleen eskaeren eta beharren arabera, talde eta formula ezberdinak antolatuko dituztela jakinarazi dute euskaltegietako ordezkariek.

Mintzalaguna

Mintzalaguna egitasmoa funtzionamenduan izango da beste urte batez. De Castrok adierazi du iniziatiba hori ikasleentzat aukera “bikaina” izaten dela mintzamena landu, euskara maila hobetu eta harreman berriak egiteko.

Euskara ikasi nahi duten guztiei dei egin diete Pasaiako Udal Euskaltegira eta Txirrita AEK-ra gerturatzeko. Bertan informazioa eskuratu eta izena eman ahal izango dute interesdunek. Bi euskaltegietan norberari hobekien egokitzen zaion ikastaroa hautatu ahal izango dela nabarmendu du De Castrok.

Bukatzeko, honakoa esan du Tabernak: “Udalak euskaltegiekin elkarlanean eskainitako laguntzak baliatzera animatzen ditugu herritarrak, eta euskaltegietara gerturatzeko gonbidapena egiten diegu”.

Gaurko aurkezpenean Lucia Gruber ikasle argentinarra izan da. Donibanen bizi da, eta duela sei urte etorri zen Euskal Herrira. Egun, euskara ikasten ari da Pasaiako Udal Euskaltegian, eta bere esperientzia azaldu du: “Euskarak zaila izatearen fama du, eta beldurra ematen zidan hasteak. Baina fama esterik ez da. Behin euskaltegi batean hasita, ondo irakatsiko dizute hizkuntza. Nire esperientzia oso ona izaten ari da, uste dut oso garrantzitsua dela euskara ikastea eta jendeari euskara ikastea gomendatuko nioke”.

Informazio osagarri gisa, udalak eta euskaltegiek hainbat bideo sortu dituzte. Horiek udalaren webgunean aurki daitezke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.