Harrobiari dei egin dio San Juanek
San Juan-Koxtape 2025-2026 ikasturteko arraun denboraldia prestatzen ari da, eta dei egin die haur, kadete eta gazteei talde arrosan arrauna egitera.
San Juan-Koxtape Arraun Elkartea 2025-2026 ikasturteko arraun denboraldia prestatzen ari da, eta dei egin die gazteei talde arrosan arrauna egitera. San Juanek haurren (2012-2013 urteen artean jaiotakoak), kadeteen (2010-2011 urteetakoak) eta gazteen (2008-2009 urteetakoak) taldeak osatu nahi ditu, eta haiei luzatu die arraunean aritzeko gonbidapena. Interesdunak klubarekin harremanetan jar daitezke 667 23 32 24 telefonora deituta, klubaren sare sozialak baliatuta edo helbide elektronikora mezua bidalita.
