Marea Beltzak Donostia hartuko du bihar
Hibaika Arraun elkarteak hitzordua jarri du Portaletasen emakumeen traineruari babesa emateko.
Hibaika Neskak ZarautzenDani Novas Kontxako banderan zein ontzi lehiatuko diren erabakitzeko sailkapen estropada izango dute bihar emakumeek. Bertan izango da Hibaikaren Madalen ontzia. Kontxara heldu zenetik hutsik egin gabe lehiatu da arraunaren olinpiadatzat jo daiteken estropada entzutetsuan.
Iñaki Mendizabalek entrenatzen dituenak txartela lortzen saiatuko dira datozen bi igandetan lehia handian aritzeko.
Haiei babesa erakutsi eta animatzeko deialdia zabaldu du Hibaika Arraun Elkarteak sare sozialen bidez eta hitzordua jarri. Marea Beltza Donostiako Portaletasen elkartuko da bihar, asteazkena, 16:45ean. Hibaika txaranga ere bertan izango da girotzen. Banderak, kamisetak eta zapiak eramateko deia luzatu du elkarteak emakumeen eskifaia animatzeko.
