Trintxerpeko Bidasoa kalea moztuko dute ostegun goizean
Toki Alai parkean zuhaitz bat erori da, eta enbor hori bertatik ateratzeko, jarduketak egingo ditu udalak 10:30etik 12:00etara.
Trintxerpeko Toki Alai parkean zuhaitz bat erori da, eta enbor hori bertatik ateratzeko, jarduketak egingo ditu Pasaiako Udalak ostegunean (hilak 4). Lan horiek gauzatzeko, Bidasoa kalea itxita egongo da 10:30etik 12:00etara bitartean, kamioiak eta makinaria eremu horretara sartzeko. Ibilgailuekin Bidasoa kalera sartu nahi dutenek lanak hasi baino lehen edo bukatu ondoren egin beharko dute. Larrialdiren bat izanez gero, bizilagunen segurtasuna uneoro bermatuko da, eta larrialdiko ibilgailuek joan-etorriak egin ahal izango dituzte. Jarduketak bukatuta, berriro irekiko dute kalea.
