Burrunbak Donibanen eta San Pedron, genozidioa ozen salatzeko
Gernika-Palestina Herri Ekimenak elkarretaratzeak antolatu ditu ostiralean Israel Palestinan egiten ari den genozidioa arbuiatzeko. Pasaiakoak Meipin eta San Pedroko frontoian izango dira, 19:00etan.
Gernika-Palestina Herri Ekimenak burrunbak antolatu ditu ostiralean (hilak 5) Euskal Herriko udaletxeen aurrean Israel Palestinan egiten ari den genozidioa ozen salatzeko. Pasaian bi elkarretaratze egingo dira, Donibaneko Meipi auzoan eta San Pedroko frontoian, biak ala biak 19:00etan.
Pasaiako EH Bilduk babesa adierazi die Palestinako herriari eta genozidioa salatzeko eta Okupatutako Lurralde Palestinarrak astintzen dituen drama humanitarioaren bukaera eskatzeko Euskal Herrian garatzen ari diren hainbat egitasmori. Hori dela eta, Donibanen eta San Pedron antolatu diren burrunbetan parte hartzera animatu dituzte herritarrak.
