Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Zazpi toki, 21 hautagai

Emakumeen Kontxarako sailkapen estropada jokatuko da gaur. Hibaika, Hondarribia eta San Juan izango dira bertan lehian.

Iaz, Hibaika izan zen Kontxarako sailkatu zen Oarso Bidasoko traineru bakarra.
Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta,Pasaia
2025/09/03

Emakumeen Kontxako XVIII. Banderaren bila zein traineru joango diren gaur arratsaldean erabakiko da. 18:00etan hasiko da Gipuzkoako hiriburuko badian urteroko estropadarik entzutetsuenean bere herriko koloreak nork defendatuko dituen erabakitzeko erlojupeko estropada. Denera 21 traineruk eman dute izena, horietatik hiru Oarso Bidasokoak direlarik: Hibaika, Hondarribia eta San Juan. Beltzek, berdeek eta arrosek aukerak dituzte hilaren 7ko eta 14ko estropadan izateko; hala ere, itsasoan baliatu behar dira aukera horiek. Beroa eta itsaso mugitu samarra iragarri dituzte iragarpenek estropadaren ordurako. Iaz, Hibaika izan zen Oarso Bidasoko ordezkari bakarra Kontxan.

Arraun Lagunak-ek jada plaza du. Izan ere, Donostiako traineruen ordezkaritza izendatzeko aldaketa izan da aurten, eta aurreko urteetan ofizioz Donostiarrarena zen plaza, ligetan, kasu honetan Euskotren Ligan hoberen izan den ontziari esleitu diote donostiarrei dagokien plaza. Arraun Lagunak-ena izango da, beraz, hiriburuaren ordezkari ziurra datozen bi igandeetan. Donostiarrak plaza irabazi beharko du beste 20 traineruekin.

Oarso Bidasoko ontziei dagokionez, eta udan egin diren ligetako emaitzei jarraiki, esan daiteke Hibaikak txartel bat eskuratzeko aukera asko dituela. Ligako hamasei estropadetan lau alditan izan da laugarren Hibaika, bi alditan bosgarren, bost alditan seigarren, behin zazpigarren eta lautan zortzigarren. Beraz, ligakide izandakoen artean (ustez traineru indartsuenak dira Euskotrenekoak) eta ligako hamasei estropadak erreferentzia bezala hartuta, erraz ez, baina Kontxan behar luke Iñaki Mendizabalek entrenatutako Madalen trainerua. Nola ez, ETE Ligatik nahiz Galiziako Ligatik datozenek ere izango dute zer esan, eta Euskotrenen izandako joera orokorra alda dezakete.

Hondarribia azkena izan da Euskotrenen, eta maila galdu du. Baina dezepzio hori irauli nahiko lukete nolabait Ama Guadalupekoa-ren barruan izango direnek. Ligako azken zortzi estropadetan, denetan, zazpigarren edo zortzigarren izan dira berdeak, eta azken aldiko aho-zapore ezkorra badute ere, ligako hainbat estropadatan 3., 4. edo 5. izan direla ere kontuan hartu behar da. Itsaso zakar samarra emana dute gaurko; Hondarribia ondo moldatzen da egoera horretara, hori azaldu dute ligan.

San Juan txapeldunorde izan da ETE Ligan, Zarautzekin lehia estu-estua izanda. Hurbil izan dute liga irabaztea, puntu bakarreko aldea izan da sailkapen nagusian bi traineruen artean. Baina, Euskotrenen izan direnekin, nahiz Galiziakoekin oso estropada gutxi partekatu dituzte, eta zaila da goian izan direnengandik hurbil edo urrun dauden jakitea. Bolada onean izan dira uda osoan Batelerak ontzikoak. Osotara zazpi bandera irabazi dituzte ETEn, eta Euskotrenera igotzeko play-offean daude. Aukerak dituzte Kontxan sartzeko.

Aurrekoak aurreikuspenak besterik ez dira. Gertatu eta jada pasa direnetan oinarritutako iritziak. Gaur, 18:00etan, uretan azaldu beharjo dute bertako hiruek eta gainontzeko hemezortziek Kontxan izateko eskubidea bere egin nahi dutela.

21 traineruak
Emakumeen sailkapen estropadarako 21 taldek eman dute izena. Antolakuntzak horiek bi multzotan banatu dituzte, dauden ligetan oinarrituta mailakatuta. Gaur goizean bi multzoetako zein izango den estropada abiatzen zozkatuko dute, baita multzo bakoitzaren barruko irteera-ordena ere. Honakoak dira bi multzoetako partaideak:

  • A taldea: Hibaika, Hondarribia, San Juan, Astillero, Chapela, Donostiarra, Orio, Tiran, Tolosaldea, Zarautz eta Zumaia
  • B taldea: Mecos, Rianxo, Cabo, Bueu, Castropol, Deustu, Hernani, Kaiku, Lekeitio eta Ondarroa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.