Lezoko eta Pasaiako Kuadrillategin izena eman daiteke
DBH1etik DBH4ra arteko ikasleek eman dezakete izena. Batxilergokoek, berriz, Faktoria izango dute euren eskura.
Ireki dute 2025-2026 ikasturteko Kuadrillategin izena emateko epea. Lezon eta Pasaian egingo dituzte kuadrilla giroan euskarazko aisia eskaintzaz gozatzeko saioak, astean behineko dinamika iraunkorrarekin, baina saio horien osagarri diren irteera eta bestelako jarduerekin. DBH1etik DBH4ra artekoek eman dezakete izena Kuadrillategin; Batxilergoko ikasleek, ordea, Faktoria proposamena izango dute euren eskura. Hilaren 22ra arte dago zabalik bi herrietako izen-ematea. Urriaren 3an hasiko dira saioak.
Izena emateko bi aukera izango dituzte gazteek. Batetik, euren ikastetxeen bidez egin dezakete bat Kuadrillategi nahiz Faktoriarekin. Bestela ere,, nork bere etxetik ere egin dezake bat bi egitasmoekin, Oarsoaldeko Euskara Batzordeak prestatu dituen orrien bidez. Beheko estekak erabil daitezke izen ematerako.
