Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Ilusioa denek dute, baina zazpi toki daude

Hondarribiak, San Juanek, San Pedrok eta Hibaikak parte hartuko dute gaurko gizonen Kontxarako sailkapen estropadan.

Arraunlari sanjuandarrak, iazko sailkapen estropadan.
Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta,Pasaia
2025/09/04

Gaur, osteguna, jokoan izango dira gizonen 2025eko Kontxako estropadarako zazpi plazak. Zortzigarrena Donostiarrarena da. Osotara 21 traineruk ekingo diote ilusioz eta itxaropenez zazpi plaza horietako baten jabe izateko erlojupeko bideari. Errealitatea zein den itsasoak eta indarrak nahiz trebeziak erabakiko dute. Oarso Bidasoko ordezkariak Hondarribia, San Juan, San Pedro eta Hibaika izango dira. 18:00etan hasiko da sailkapen estropada.

Garbi esanda, Hondarribiak eta San Juanek dituzte Kontxan izateko aukera errealak. Oarso Bidasoko lau traineru horiek izan diren ligen errepasoa egiten atera daitekeen ondorio erraza da hori. Hibaikak, joan den asteburuko KAE1era igotzeko play-offean lehian izan ez ziren kirolariei aukera emango die hiriburuko estropada eremuan aritzeko, eta San Pedrok abuztuaren 24an bukatu zituen KAE1 ligako lanak, beraz, pentsa daiteke Libia-koek ez dutela izango konpetizio intentsitate oso nabarmena. Oso-oso zail dute Hibaikak eta San Pedrok, ezinezkoa ez bada, 2025eko Kontxan izatea.

Hondarribiak baditu aukerak, betiere Eusko Label Ligako errendimenduari erreparatzen bazaio. Liga horretako sailkapen nagusian bosgarren dira Mikel Orbañanosek entrenatutakoak, hau da, Kontxako sailkapen estropadara sailkapen hori estrapolatzen bada, barruan leudeke. Eusko Labelen jokatu diren hemezortzi estropadetatik, lau alditan izan da laugarren berdeen ontzia; hirutan bosgarren, hirugarren eta zazpigarren; seigarren lautan; eta zortzigarren estropada bakarrean. Hau da, Eusko Labeleko estropada bakoitza Kontxako sailkapen estropada bat balitz, 18 lehiatik 17tan legoke Kontxa barruan Ama Guadalupekoa. Beraz, aurreikus daiteke barruan sartzeko hautagaien artean dela.

San Juanek ere, Hondarribiak baino gutxixeago agian, baina baditu aukerak ere Kontxan izateko. Eusko Labeleko sailkapen nagusian zortzigarren dira Joseba Fernandezek entrenatutakoak; beraz, sailkapen hori erreferentziatzat hartuta, kanpoan legoke Erreka. Liga horretan jada egin diren hemezortzi estropadetatik, zazpitan sailkatu da zazpi lehenen artean San Juan. Beraz, Kontxan izatea itxaropena baino, aukera erreala da. 2018an parte hartu zuen, gizonen kategorian, azkenekoz ontzi pasaitar batek Kontxan. Orduko hartan San Pedro izan zen herriaren ordezkari.

Aurreko analisia, Hondarribiarena eta San Juanena, Eusko Labelen izandako emaitzetatik dator. Baina erne: KAE1 Ligako eta Galiziako Ligako hainbat ontzi ere izango dira Donostian, eta haiek ere nahiko dute ezustekoa eman.

Itsasoa emana dago gaurko Donostiako badian. Eguraldia ere eskasa izango dela dirudi. Baldintza horiek onak izan daitezke bai Hondarribia zein San Juanentzat.

21 traineruak
Bi bloketan irtengo dira gaurko sailkapen estropadan gizonen traineruak. A taldean Eusko Label Ligako traineruak daude; Bn, berriz, KAEkoak, eta Galiziako Ligakoak. Gaur goizean egingo dute zozketa zein talde irtengo den lehenengo erabakitzeko, eta talde bakoitzaren barruko irteera ordena ezartzeko.

Honakoak dira taldeak:

  • A taldea: Hondarribia, San Juan, Urdaibai, Ares, Cabo, Getaria, Kaiku, Lekeitio, Ondarroa, Orio eta Zierbena.
  • B taldea: San Pedro, Hibaika, Arkote, Chapela, Lapurdi, Meira, Santurtzi, Tiran, Zarautz eta Zumaia.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.