Antxoko etxebizitza batean lapurreta egiteagatik, 21 urteko pertsona bat atxilotua
Etxebizitzan lotan antzeman zuten etxearen jabearen senideek lapurra. Ihes egiteko leihotik topoaren geltokira egin zuen jauzi lapurrak.
Ihesean, etxebizitzako leiho batetik topoko geltokira egin zuen jauzi lapurrak. Segurtasun Sailak jakinarazi du 21 urteko pertsonak bat atxilotu zuela atzo (hilak 3, asteazkena) Ertzaintzak Antxon. Etxebizitza batean lapurreta egitea egotzi diote gazteari, eta epailearen aurrera datozen orduetan eramango dutela zehaztu dute.
Lapurreta saiakeraren berri etxebizitzaren jabearen senideek izan zuten. Izan ere, kanpoan zen etxebizitzaren ohiko erabiltzailea, haren senideak hara joan, eta atean kalteak zeudela ohartu ziren. Etxebizitzara sartu, eta sukaldean norbait kozinatzen aritu zela konturatu ziren. Jarraian, pertsona bat etxebizitzako logela bateko ohean lotan zela ikusi zuten; lotan zegoena bat-batean altxa, eta ihesean joan zen aurretik, Segurtasun Sailaren arabera, bideo kontsola bat, dirua eta objekturen bat hartuta.
Etxebizitza topoko geltokiaren ondoan izaki, leiho batetik atera zen ustezko lapurra trenbide aldera.
