Pasaiak larunbatean hasiko du Hirugarren Maila
Pasaia Kirol Elkarteko gizonen talde nagusia da zelaietara itzuliko den Pasaiako lehen kirol taldea. Leioan jokatuko dute estreinako partida, 18:00etan.
Argazkia: Pasaia KE. Udako oporraldia pasata, Pasaiako kirol taldeak zelaietara eta kantxetara itzuliko dira datozen asteetan. 2025-2026 denboraldia hasiko duen lehena Pasaia Kirol Elkarteko gizonen talde nagusia da, asteburu honetan hasiko baita futboleko Hirugarren Maila. Zuri-gorriek Leioan hasiko dute sasoia, larunbatean, 18:00etan. Etxeko lehen partida hilaren 13an jokatuko dute Alberto Iturralderen jokalariek, Aurrera de Vitoriaren aurka. Sasoiko lehen derbia, aldiz, laugarren jardunaldian jokatuko dute Pasaiak eta Touringek, Jesus Mari Zamoran, hilaren 27an.
