Saguzarrak ezagutzeko aukera Listorretan
Biharko tailerra beteta, beste bat antolatu dute hilaren 19rako. Saguzarrak gertutik ezagutzeko aukera emango du.
Saguzarren gainekoak ezagutuko dituzte irteeran parte hartzen dutenek. Urtero bezala, Aiako Harria natura parkean dagoen Listorreta aisia gunea ezagutzera emateko hainbat jarduera berezi antolatu ditu Gipuzkoako Parketxe Sareak Errenteriako Udalarekin elkarlanean eta udaran zehar hainbat eskaini ditu. Oraindik ere badago horiekin gozatzen eta ikasten jarraitzeko aukera, zehazki, saguzarren gainean antolatu dituzten saioekin. Bihar, ostirala 5, egingo duten gaiaren lehen saioko leku guztiak beteta, bigarren saio bat antolatu dute hilaren 19rako, ostirala, 189:30ean. Saguzarren gainean ariko da Lander Olasagasti aditua.
Espezie horren gaineko oinarrizko azalpenak jasota, parte hartzaileek detektagailu berezi batzuen bidez saguzarrak entzuteko eta ingurunea adi behatuz haietako bateren bat ikusteko aukera ere izango dute. Ugaztun hegalari ezezagun horiek ingurumenari egiten dioten ekarpenaz mintzatuko da Olasagasti. Jarduera euskaraz eta gaztelaniaz izango da.
Elkargunea, berriz, Listorreta aisia lekuan izango dute. saioan parte hartzeko prezioa 6 eurokoa da eta 12 urtetik beherakoentzat, 4 eurokoa. Erreserba egitea beharrezkoa da jardueran parte hartzeko 943 49 42 48/688 89 50 68 telefono zenbakietara deituta edota posta elektronikora mezua bidalita aurrez. Klik hemen.
