Udako denboraldiaren bukaera igerilekuetan
Errenteriako Udalak jakinarazi duenez, aurreko urteetan bezala eta eskola egutegiaren hasierarekin batera, Beraungo Udal Igerilekuetako eta Fanderiako igerilekuetako udako denboraldia hilaren 7an bukatuko da, igandearekin.
Beraungo igerilekuaHerri Bizia Errenteriako Udalak jakinarazi duenez, aurreko urteetan bezala eta eskola egutegiaren hasierarekin batera, Beraungo Udal Igerilekuetako eta Fanderiako igerilekuetako udako denboraldia hilaren 7an bukatuko da, igandearekin. Hilaren 8tik 21era bitartean, gainera, Fanderiako instalazioa itxiko dute, Osasun Araudia betez, dagokion geldialdi teknikoa egiteko: garbiketa eta mantentze lanak, igerilekuko hodiak erabat hustu eta garbitzeko, legionelosia prebenitzeko eta iturgintzako eta igeltserotzako ohiko konponketak egiteko.
Hilaren 22tik aurrera, astelehenetik aurrera, instalazio horrek gimnasioa eta jarduera gela irekiko ditu neguko ordutegiarekin, hau da, 07:00etatik 21:30era astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 21:30era larunbatetan eta 9:00etatik 14:30era igandeetan.
Halaber, Galtzarabordako Udal Kiroldegiak zabalik jarraituko du ohiko ordutegian, astelehenetik ostiralera 06:30etik 22:00etara, larunbatetan 08:00etatik 22:00etara eta igandeetan 08:00etatik 14:00etara, igerileku eta fitness zentro zerbitzuak eskainiz. Hilaren 14tik aurrera, igandea, arratsaldez ere irekiko da 16:00etatik 20:00etara.
Izen emate eta ikastaroei buruzko kontsultak Galtzarabordako Kiroldegiko harreran egin daitezke 943 44 96 90 telefono zenbakira deituta.
