Bokaleren topaketako sarituak proposa daitezke
Bokalek III. topaketa egingo du urriaren 23an, eta aurten ere euskararen sustapenean aktiboak diren norbanakoak edo taldeak sarituko ditu.
Urriaren 23an, Bokale Pasaiako Euskararen Aholku Batzordeak III. topaketa egingo du, eta aurten ere euskararen sustapenean aktiboak diren norbanakoak edo taldeak sarituko ditu. Bokalek ez du bidea bakarrik osatu nahi, eta lau barrutietako herritarren proposamenak jaso nahi ditu. Sariketaren helburua da azken urteetan euskararen sustapenean lanean aritu diren horiei eskerrak ematea eta egindako lana balioan jartzea. Proposamenak hilaren 8tik 17ra bitartean bidali ahal izango dira, galdetegi bidez.
