Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
Indarkeria Matxista

Elisa Beltran, memorian

Elisa Beltran Ruiz de Alda indarkeria matxistaren memoria historikoaren parte da. Hura oroitu, eta aitortza egin diote haren hilketa matxistaren gainekoak agerian jarrita.

Elisa Beltran Ruiz de Alda oroitu du.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/09/08

Elisa Beltran Ruiz de Alda indarkeria matxistaren memoria historikoaren parte da. Hura oroitu, eta aitortza egin diote haren hilketa matxistaren gainekoak agerian jarrita. Beltran haren senarra zen Luis Castellano del Vallek hil zuen 1948. urtean. Gertatutakoa erregistratu du, eta gaur egunera ekarri Xabier Susperregi ikerlari errenteriarrak liburua idatzita. Beltranek eta haren ondorengoek aitortza instituzionala jaso zuten, gainera, joan den ostegunean Errenteriako Udaleko pleno aretoan egindako ekitaldiaren bidez. Horretaz gain, ostegunean bertan Elisa Beltran, El ultimo tranvia liburua aurkeztu zuen Susperregik Lekuona Fabrikan; egun bat geroago, eta leku berean, Beltranen omenezko poesia errezitaldia egin zuten.

Udalak egindako omenaldia, “xumea” baina “sentitua” eta batez ere “garrantzitsua” zela esan zuen  ekitaldiko hitzartzean Aizpea Otaegi alkateak. Aipamen berezia egin zion alkateak Susperregiri, “zu izan zarelako ekitaldi honen bultzatzailea”, baita Beltranen familiari ere. Argentinatik heldu ziren Beltranen alabetako bat — Maria Eugenia, Kuki—eta haren bilobak— Elisa, Jorge, Pablo— eta birbiloba—Luka— bat ekitaldietan eta aitortzan parte hartzeko.

Elisa Beltranen omenezko ekitaldia ez zela posible izango Xabier Susperregiren iniziatiba eta bultzadarik gabe nabarmen jarri zuen berriro alkateak, eta bete-betean egiten duela bat Errenteria-Oreretan indarkeria matxisten memoria historikoa berreskuratzeko iazko udazkenean hasitako ibilbidearekin adierazi zuen. Indarkeria matxistarik gabeko udalerria izatea du helburu hirugarren Berdintasun Planak eta agertoki horretara heltzeko zehaztu zuten ibilbideetako bat udalerriko emakumeen aurkako indarkeriaren memoria historikoa jasotzea. Ildo horrekin lotuta, 1979an eta 1980an izan ziren motibazio politikoko bortxaketak eta hilketak aitortzeko Argituz elkarteak idatzitako argitalpena, edota estatistikak existitzen direnetik udalerrian izandako indarkeria matxistaren biktima Clara Rangelen izena herriko plaza bati ematea kokatu zituen Otaegik, “Elisa beltran Ruiz de Aldarekin lotutako  ekitaldiak, memoria hori osatzera datoz”.

memoria eraikitzea “ezinbestekoa” jo zuen Otaegik, “nor garen ezagutzen laguntzen digu, baita izan nahi duguna erabakitzen ere. Baina memoria eraikitzeko, ezinbestekoa da zein elementuren gainean eraiki nahi dugun, garai bakoitzak, garrantzitsua duen hura ateratzen baitu ahanzturatik, gutxiesten duena zokoratuta. Batzuetan egungo parametroetatik justua iruditzen zaigun memoria eraikitzeko, sakon aztertu behar dugu artxibo ofizialetatik zein herritarren memoriatik ezabatu nahi izan den horri aurre eginez”.

Berriro ere aipamena, Otaegik, hainbat haritatik tiraka Beltranekin gertatu zena ahanzturatik atera duen Susperregiri, “zerbait erakutsi badigu da gai dela ezabatze horri aurre egiteko; gai dela memoria hari txikietatik tira, bera bezala ahanzturari aurre egiten dioten pertsonak topatu, eta gure historian eta horrenbestez garenaren parte izatera pasa diren mosaikoak osatzeko duen gaitasuna. Nork ezagutzen zuen Elisa Beltran Ruiz de Alda? Ez da urtebete plaza bati Clara Rangel izena jarri geniola. Ez da edozein plaza, batu eta gure inguruan hilketa matxista bat gertatzen den bakoitzean protestarako espazioa da”. Rangel ere, bere senarrak hil zuela gogorarazi zuen Otaegik, “plaza hori bada nekea erakusteko gunea, esateko ez dugula berriro halakorik errepikatzea nahi. Plaza horri  Rangelen izena ematea ere izan zen Clara eta bera bezala ustez maite dituztenen indarkeria jasan duten edota  jasaten duten emakumeak besarkatzeko modu bat. Besarkada horretan zegoen Elisa Beltran, eta zeuden Elisa guztiak, eta iraganeko Clara guztiak. Ezin baititugu izendatu horiek, denboraren joanak haien izenak eta historiak ezabatu dituelako”.

Estatistikak gorabehera indarkeria matxistak emakume ugari hil dituela gaineratu zuen alkateak, “eta beste asko-askoren bizia infernura kondenatu”. Kasu horietako gehienak gainera, ez direla ez penalki, ez sozialki ezta familian ere zigortu jarri zuen nabarmen, “ahanztura ekidin beharko genukeen zigor bikoitza da emakume horientzat eta haien familientzat. Elisak ez zuen hala hil behar, eta udalerri hau ez dago ahazteko prest”.

Konpromiso irmoa Otaegik, Beltranen senideei jakinarazi ziena, “Elisaren izena eta historia bizirik mantenduko dugu gure udalerrian, gure memorian eta gure borroketan. Eta balioko dute guztion artean indarkeria matxistarik gabeko etorkizuna eraikitzeko”.

Eskuz koadernatutako bi liburu ale eman zizkieten Otaegik eta Itsaso Cruz Berdintasun zinegotziak, ondoren Beltranen senideei.

Bilobetako batek hartu zuen hitza ondoren, “hunkituta”. Udalera hiru belaunaldi bildu zirela jarri zuen nabarmen eta gogora ekarri, bere ama, Kapitain Enea kaleko 17an bizi izan zela 8 urte bete arte. Eskerrak eman zizkion Susperregiri, “gure istorioaren parte zabaldu zuen, gogorra, urteetan ezkutuan egon zena. Memoriari apelatu behar diogu beti. Batzuk, Maiatzeko Plazako Amonengandik ikasi genuen, beste batzuk oraindik ikasten jarraitzen dute, eta beste batzuk… Memoria ezinbestekoa da, ez ginateke bestela hemen”.

Datu bat eman nahi izan zuen, egungoa, “Argentinan feminizidio bat dago sei orduero. Burua apurtzen dit horrek. Memoria landu behar dugu egunero, ureztatu behar dugu, bizirik mantendu behar dugu Elisa Beltran gehiago ez izateko. Lanean jarraitu behar dugu horretarako”.

Familia argazkia eginda bukatu zuten udalean egindako memoria eta aitortza ekitaldia.

elisa Ruiz Beltran de Alda oroitu dute
elisa Ruiz Beltran de Alda oroitu dute
elisa Ruiz Beltran de Alda oroitu dute
elisa Ruiz Beltran de Alda oroitu dute
elisa Ruiz Beltran de Alda oroitu dute
elisa Ruiz Beltran de Alda oroitu dute
elisa Ruiz Beltran de Alda oroitu dute
elisa Ruiz Beltran de Alda oroitu dute
elisa Ruiz Beltran de Alda oroitu dute
elisa Ruiz Beltran de Alda oroitu dute
elisa Ruiz Beltran de Alda oroitu dute
elisa Ruiz Beltran de Alda oroitu dute
elisa Ruiz Beltran de Alda oroitu dute
elisa Ruiz Beltran de Alda oroitu dute
elisa Ruiz Beltran de Alda oroitu dute
elisa Ruiz Beltran de Alda oroitu dute
elisa Ruiz Beltran de Alda oroitu dute
elisa Ruiz Beltran de Alda oroitu dute
elisa Ruiz Beltran de Alda oroitu dute
elisa Ruiz Beltran de Alda oroitu dute
elisa Ruiz Beltran de Alda oroitu dute
elisa Ruiz Beltran de Alda oroitu dute
elisa Ruiz Beltran de Alda oroitu dute
elisa Ruiz Beltran de Alda oroitu dute
elisa Ruiz Beltran de Alda oroitu dute
elisa Ruiz Beltran de Alda oroitu dute
elisa Ruiz Beltran de Alda oroitu dute
elisa Ruiz Beltran de Alda oroitu dute
elisa Ruiz Beltran de Alda oroitu dute
elisa Ruiz Beltran de Alda oroitu dute
elisa Ruiz Beltran de Alda oroitu dute
elisa Ruiz Beltran de Alda oroitu dute
elisa Ruiz Beltran de Alda oroitu dute
elisa Ruiz Beltran de Alda oroitu dute
elisa Ruiz Beltran de Alda oroitu dute
elisa Ruiz Beltran de Alda oroitu dute
elisa Ruiz Beltran de Alda oroitu dute
elisa Ruiz Beltran de Alda oroitu dute
elisa Ruiz Beltran de Alda oroitu dute
elisa Ruiz Beltran de Alda oroitu dute

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.