Sasiak kendu eta garbiketa lanak egingo dituzte asteazkenean
Pasaiako Udalak mantentze lanak egingo ditu Trintxerpen eta San Pedron. 06:00etatik aurrera balizatutako eremuetan ibilgailurik aparkatuta ez egotea eskatu du udalak.
Asteazkenean (hilak 10) Pasaiako Udalak sasiak kendu eta garbiketa lanak egingo ditu Trintxerpen eta San Pedron, zehazki Azkuene goian, Frontoiko Zumardiko aldapan eta Farolako bidea Kanpitxo kalearekin gurutzatzen den lekuan.
Udaleko Zerbitzu, Sare eta Mantentze lanetako langileak goizean zehar arituko dira lanean, eta 06:00etatik aurrera balizatutako eremu horietan ibilgailurik aparkatuta ez egotea eskatu du udal erakundeak. Lanak bukatu ondoren, kotxeak berriz aparkatu ahal izango dira.
