Urkia eta ifrentzua Iñigo Iglesiasentzat asteburuan
Garaipena larunbatean, eta lasterketatik kanpo utzi duen matxura igandean. Kontuak kontu, sailkapen orokorrean lider da Iñigo Iglesias errenteriarra.
iñigo Iglesias pilotu errenteriarra asteburuan lehian. Ezin izan du asteburua biribildu. Bikain aritu da Iñigo Iglesias pilotu errenteriarra larunbatean garaipena lortuta Alemaniako Nurbrugring zirkuituan, hori urkia; ifrentzua, berriz, igandekoa. Motorra puskatu zuen lidergo betean zegoenean eta proba irabazteko aukera askorekin.
Zenbait ezustekorekin hasi zen asteburua pilotuarentzat. Ostiralean Peter Svoboda pilotu txekiarra aukerarik gabe gelditu zen. Iglesiasek lehenengo egin zuen sailkapen probetan, eta arerio nagusi duen Oliver Svendsenek bosgarren egin zuen.
Sailkapen orokorrean berdinduta hasi zuten bi pilotuek larunbateko lehia; Iglesias, gainera, itzuli luze batekin zigortu zuten. Arin bideratu zuen errenteriarrak, eta hortik aurrera, duen potentziala erakutsi zuen Iglesiasek, lasterketaren lidergoa hartuta. Itzuliak azkar eta azkenean bost segundoko abantaila bigarren sailkatu zen Svendsenen gainean. Horrek urrezko bost puntu eman zizkion errenteriarrari. Dena aldeko.
Igandeko lasterketa gogor aurreikus zitekeen; izan ere, bai Iglesias, bai Svendsen puntu bila atera behar zuten zirkuitura. Beroketa itzulian Svendsenen erorketa. Pistatik atera eta erori egin zen, lasterketarekin jarraitzeko aukera guztiak itxita. Alde zuen guztia Iglesiasek, baino hark ere ezustekoa. Lasterketa erdian motorra apurtu eta aukerarik gabe gelditu zen atzo errenteriarra. Bi pilotuek azken probaren zain gelditu beharko dute orain; 50 puntu dituzte orduan jokoan.
Behin behineko sailkapen orokorrean Iglesias da liderra 194 punturekin; bigarren Svendsen da 189 punturekin. Bien artean izango da lehen plazarako lehia. Sailkapena oso irekia dago, hala jarri dute nabarmen Iglesiasen taldetik, “jakitun da gogor lan egin behar duela irabazten saiatzeko”.
Asteburu bakarra gelditzen da IDM nazioarteko txapelketa bukatzeko, eta bi lasterketak Alemaniako Hockenheimrig zirkuituan izango dira hilaren 26tik 28ra.
