Ana Morales 'Dracula' itzultzen ari da Huegoenean
Idazle bilbotarra Bram Stokerren eleberria euskarara itzultzen ari da Donibaneko gunean. Bi astez izango da bertan.
Ana Morales idazlea Bram Stokerrek idatzitako Dracula eleberria euskarara itzultzen ari da Donibaneko Santiago plazan dagoen Hugoenean. Ez da euskarara ekartzen duen lehen liburua, aurretik Jane Austen edota Virginia Woolfen lanak ere itzuli baititu. Pasaiako Udalak adierazi du euskal literaturarentzat ezinbestekoa dela literatura unibertsala euskaraz irakurri ahal izatea. Moralesen bi astetako egonaldia, hortaz, “apropos” eta “aberasgarria” izango dela nabarmendu du udal erakundeak.
Ana Morales itzultzailea, interprete profesionala, podcastaria eta sortzailea da. Orotara, hogei liburu inguru eta beste hainbeste artikulu idatzi ditu, eta idazle gisa ere zenbait lan argitaratu ditu, gehienbat narrazioak. Pasaiako Udalak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) duten hitzarmenari esker, sortzaileak euskaraz edo eremu urriko beste hizkuntza batean beraien sormen lanak egiteko etortzen dira Hugoeneara, eta liburutegiarekin batera hainbat egitasmoa ontzen dituzte.
