Bueltan da Antxoko kantujira
Herritarrak hilaren 16an egingo den lehen entsegu irekira gonbidatu dituzte. Bilkura 18:00etan izango da, Kexaldiren egoitzan.
Udako oporraldia pasata, Antxoko kantujirak bere jarduna berreskuratuko du. Datorren asteartean, hilaren 16an, lehen entsegua egingo dute Kexaldi elkartearen egoitzan, 18:00etan. Elkarteko kideek parte hartu nahi duten herritarrei entsegu irekira bertaratzeko deia luzatu diete. Bilkura horretan, Antxo alaitzeko darabiltzaten abestien letrak banatuko dituzte.
