Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Emakume guztiak aske dantza daitezen

Emakumeak munduko txoko orotan edozein musika estilotan dantza daitezen aldarria egin du Aria taldeak 'Dantzaren Iraultza' azken singlean; Emakumeen etxean aurkeztu dute primizian.

Aria taldeko Marina Landa.Nerea Gadu
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/09/11

Aria taldeak single berria kaleratu du, Dantzaren iraultza, epe laburrean helduko den diskoaren aurrerapen gisa. Singlearen bideoklipa ere aurkeztu du taldeak, eta horretarako Errenteria-Oreretako Emakumeen etxea aukeratu du. Atzo egin zuen aurkezpen hori, primiziaz.  2023an sortu zuten Aria taldea Donostian eta pop kantak euskaraz egiten ditu, giro intimista eta ukitu elektronikoak uztartuta. Musika proiektuaren oinarria, Marina Landa kantautore errenteriarra da. Iñaki Ortego Lauroba taldeko pianista ohiak (teklatuak), Ion Larrañagak (bateria), Badmintones eta Aphaxia taldeetan ibilitako Iñaki Olaskoagak (gitarra elektrikoa) eta Alargun Beltzak taldeko Maialen Urretabizkaiak (baxua) osatzen dute talde donostiarra.

Abestiak mezu sozial argia zabaltzea duela helburu azaldu du Landak: “Emakumeak munduko txoko orotan eta edozein musika estiloan aske dantza daitezen aldarrikapena. Lotsarik eta beldurrik gabe dantzatzeko eskubidea da muina”.

Doinu alai eta energikoa du Dantzaren iraultzak, “elektropopera eramaten gaituzten melodiekin”.

abestiak arazo pertsonal eta kolektibo batean duela oinarria ere zehaztu du Landa ariako lider eta konpositoreak: “Balleta egiten nuen txikitan eta beti sentitu eta entzuten nuen nire gorputza ez zela aproposa dantza estilo horretarako, ez zela hori nire lekua. Bizipen horretatik dator dantzatzeak beti sentiarazi didan talka: gozamena eta lotsa;  askatasuna eta beldurra”.

Berak bizitutako hori jendartean zabalduta zen kontua ohartu zela dio abeslariak, “emakume gehienek sentitu dute euren bizitzako momenturen batean edo bestean ez zutela dantzatzeko eskubiderik. Hori irauli eta iraultzaren parte izateko gonbita da Dantzaren iraultza“.

Bideoklipa Herri Arte Eskolan eta Jaizkibelen grabatu dute, eta Nerea Gadu aritu da zuzendari lanetan. Bideoan hainbat emakume azaltzen dira, dantzan, noski.

Singlea Aria taldearen bigarren diskoa izango denaren aurrerapena da. Datozen asteotan kaleratuko du.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.