Fanderiako errotak hilabeteko eskaintza zabaldu du
Ohi bezala zabalik izango da asteburuan, larunbat eta igandean 10:30etik 14:00etara hileko bigarren asteburua izanik
Fanderiako Errotaren barrualdea. Fanderiako Errota Ibaiaren Etxeak hilabete honetarako ere antolatu ditu jarduerak. Ohi bezala zabalik izango da asteburuan, larunbat eta igandean 10:30etik 14:00etara hileko bigarren asteburua izanik, eta horren barruan haren historia ezagutu eta martxan ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Larunbatean gainera Oiartzun ibaiaren azterketa egingo dute, familiei begirako tailerraren barruan. Oiartzun ibaia aztertuko dute Fanderiatik abiatuta. Tailerra, 10:30etik 11:30era egingo dute, eta aldez aurretik izena eman behar da 943 49 45 21 edo 690 72 02 64 telefono zenbakietara deituta, edo turismo bulegoaren posta elektroniko helbidera mezua bidalita (klik hemen). Posta elektroniko helbide honen bidez ere egin daiteke izena ematea (klik hemen).
Hilabeteko jarduera berezia, hilaren 21ean egingo dute, izokin atlantiarra ardatz hartuta. Arrain horren bizimodua baliatuta itsasoa eta ibaia lotuko dituzte. Ibilbide labur bat egingo dute Fanderiatik abiatuta eta izokina galzorira eraman zuen gizakiaren eraginaz eta gaur egun egiten ari den berreskuratze lanaz mintzatuko dira, tartean, presen ereisteaz, ibar basoen naturalizatzeaz, uren saneamenduaz, eta krainer hormez, besteak beste.
Doako jarduera izango da, baina aurretik izena eman behar da parte hartzeko. Izena emateko bideak, ohikoak, 943 49 45 21 edo 690 72 02 64 telefono zenbakietara deituta, edo turismo bulegoaren posta elektroniko helbidera mezua bidalita (klik hemen). Posta elektroniko helbide honen bidez ere egin daiteke izena ematea (klik hemen).
