Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Aiur Illarreta Beñaran, handi Europan

Kayak surf kirolari lezoarrak urrezko bi domina irabazi ditu bakarka Europako Txapelketan. Euskal selekzioak, osotara, bederatzi urre egin ditu bere.

Aiur Illarreta (ezkerrean) Eñaut Calvo selekziokidearekin.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2025/09/11

Kayak surfean eta waveskian mundu mailako potentzia da Euskal Herria. Horren seinale, hilaren 4tik 9ra Irlandan egin den Europako Kayak Surf eta Waveski Txapelketan bederatzi urrezko domina lortu dituztela (zazpi zilarrezko, eta hiru brontzezko ere bai) Euskal Selekzioko kirolariek. Emaitza bikain horietan zerikusi zuzena izan du Aiur Illarreta Beñaran lezoarrak: bakarka bi urrezko lortu ditu Open kategorian (adin guztietako kirolarien kategoria), bana piragua motzarekin zein luzearekin. Horri, taldekako urrea erantsi behar dio gazteak. Beraz, etxeko apalak beste hiru urrezko biribilkirekin beteko ditu. Europakoaren dominen palmares osoa ikusteko, baliatu esteka hau.

Irlandako Sligo eskualdeko Easkey herrian izan da kirol modalitate horretako Europako Txapelketa. Hango Easkey left olatu luze eta indartsuetan trebe-trebe jardun dira euskal kirolariak, domina gehien lortu dituen selekzioa izateraino; hiru metroko olatuak ere izan dituzte, baldintza meteorologiko aldakorrekin. Aurrean izan ditu Euskal Selekzioak Irlanda, Ingalaterra, Frantzia, Eskozia, Espainia, Danimarka edo Man Uharteetako kirolariak; Australia, Hegoafrika eta Argentinako selekzioek gonbidatu bezala parte hartu dute.

2024ko Munduko Txapelketan Open Mailako bi kategorietan (piragua luzea eta motza) txapeldun izan zen lezoarra, Argentinan. 2023ko Europakoetan, Galizian, urrezkoa izan zen Openen ere bai, kasu horretan piragua luzearekin. 2022ko Kayak Surfeko Munduko Txapelketan, Ingalaterrako Bude herrian, Junior Mailan bitan izan zen irabazle lezoarra, ontzi laburretan eta luzeetan.

Illarretaren adierazpenak lortzear da hedabide hau, Irlandatik bueltan baita kirolaria. Horiek jasotakoan, lezoarraren iritzi eta balorazioak irakurri ahal izango dituzte HITZAren jarraitzaileek.

Jarraian, Agus Illarretak eta Chris Hobsonek egindako bideoekin muntaia, Illarretak egindako saioenak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.