Altzate, itxita
Ohiko mantenu lanak egin behar dituztelako hilaren 22ra arte ezin izango da erabili azpiegitura. Oiartzungoa balia dezakete tarte horretan abonatuek.
Hilaren 21era arte itxita izanen da Altzate igerilekua, ohikoa den moduan udako sasoia pasa ondoren mantenu lanak egitekoak direlako bertan. Hilaren 22an (astelehena) irekita izango da berriz ere herriko kirol eta osasun azpiegitura. Bitarte horretan, Lezoko kirol instalazioaren abonatuek Oiartzungo Elorsoro kiroldegiko igerilekua erabiltzeko eskubidea izango dute; horren gaineko argibide gehiago izateko Bekoerrota kiroldegira joan daitezke interesdunak, edo 943 51 03 11 telefono zenbakira dei dezakete.
Igerilekua hustuko dute mantenuan izango diren beharginek, ondo-ondo garbitu eta ur azpian izaten den tresneria eta osagai multzoa berritu edo biziberritzeko. Gainera, instalazio osoan konponketa txikiak ere egingo dituzte, eta barne-kontroleko automatak ere aldatuko dituzte.
