Udal Txistulari Taldearen kontzertua Beraunen
Beraungo abesbatza eta Beraun Bera euskal dantzako kideek hartuko dute parte.
Udal Txistulari Taldeak kontzertua emango du bihar, ostirala, Berunen. Pablo Sorozabal plazan izango da emanaldia, zehazki, 19:30ean hasita.
Ez dira hitzordura bakarrik azalduko txistulariak, Beraungo abesbatza herriikoiak eta Beraun Bera euskal dantza taldeko kideekin batera ariko baitira. Emanaldia doakoa da.
