AP-8 errepidea itxita igande gauean, Bilboko noranzkoan
Errenteria 12,500 puntu kilometrikoa eta Aritzeta 27,500 puntu kilometriko artean itxiko dute errepidea, panel aldakorrak berritzeko.
Igande gauean, hilak 14, Errenteria 12,500 puntu kilometrikoa eta Aritzeta 27,500 puntu kilometriko artean itxiko dute errepidea, panel aldakorrak berritzeko. Hori horrela, 23:00etatik 04:00etara, autobidearen zati hori itxita egongo da Bilborako noranzkoan. Halaber, Errenteriako eta Astigarraga_Donostiako sarrera adarrak ere itxita egongo dira: Errenteriako 00:30etik 03:30era eta Astigarraga-Donostiakoa 01:00etatik 02:30era.
Alternatiba gisa, Gi-20 errepidea erabiltzea gomendatzen da. Lanak gauez egingo dituzte trafikoan ahalik eta gutxien eragiteko.
