Badator Oiartzungo garagardo festa
Urriaren 9tik 11ra izango da Oiartzungo garagardo festa. 40 saritik gora banatuko dituzte.
Oiartzungo garagardo festak badu data: urriaren 9, 10 eta 11. Lehen egunean, 19:00etatik 00:00ak arte iraungo du jaiak, urriaren 10 eta 11n, ordea, 01:00ak arte luzatuko da. Gainera, bi egun horietan 22:00etatik 23:00etara zozketa berezia egingo dute, eta 40 saritik gora banatuko dituzte. Madalensoro plazan izango da hitzordua.
