Dejabu konpainiaren 'Itzulera' Zinemaldian ikusteko sarrerak salgai
Hilaren 26an emango dute Errenteria-Oreretako konpainiaren lana Gazteszenan.
Dejaburen artxiboko irudi bat. Dejabu Konpainiak Itzulera lana eramango du Zinemaldira. Hilaren 26an izango da hura ikusteko aukera, Gasteszenan, 19:00etatik aurrera.
Ikusleen begi-bistan eraikitzen den road movie lotsagabea eta psikodelikoa da antzezlana. Donostiako esperientzia errepikaezina izango dela diote konpainiako kideak, “euskaraz eskainiko baitugu, gaztelaniazko azpitituluekin”.
Emanaldirako sarrerak 12 euroan dira salgai, erosteko klik hemen.
