Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
Indarkeria Matxista

Elisa Beltran Ruiz de Alda memorian, 77 urte geroago

Ikerketa lan sakona egin du Xabier Susperregik Beltranen izena eta historia lehen lerroan jartzeko, eta indarkeria matxistaren memoria historikoan urratsa aurrera egiteko.

Elisa Beltran Ruiz de Alda zenari aitortza instituzionala
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/09/12

Etxean asko-askotan entzundako gertaera zen. Amonak laguna zuen Elisa Beltran Ruiz de Alda, eta Luis Castellano senarrak hil zuela kontatzen zuen. Izena bai, gogoan zuten, Elisa; baita senarrak hil zuela ere, baina abizenik ez zuten oroitzen. Xabier Susperregi ikerlari errenteriarraren amak, bat-batean oroitu zuen: Beltran. Elisa Beltran izan zen senarrak Donostiako pasealeku berriko kai muturretik behera bota eta hil zuen emakume errenteriarra. Miarritzeko hondartza batean agertu zen Beltranen gorpua egun batzuk geroago. Inguruko guztiek izan zuten argi, etxekoek, zein Beltran ezagutzen zutenek, Castellanok hil zuela, aurretik Beltran bera zein hiru seme-alabak pozoitzen ere saiatu baitzen.

Hortik tiraka, errelato osoa berreskuratu du Susperregik, Beltranen seme-alabak eta bilobak lokalizatu Argentinan, liburu bat eskaini Beltrani, eta hark zein bere ondorengoak merezi zuten aitortzarako bidea zabaldu. Joan den astean, ostegunean, jaso zuten Errenteriako Udalaren aitortza Elisa Beltran zenak eta haren alaba Maria Eugenia Kukik; bilobek: Elisa, Jorge eta Pablok; eta birbilobak: Lukak. Egun berean aurkeztu zuen Susperregik Elisa Beltran, el último tranvía liburua Lekuona Fabrikan; espazio berean, poesia errezitaldia egin zuten Beltranen omenez ostiralean.

Egin zuen lanaren emaitzarekin «hunkituta» eta «asebete» azaldu da Susperregi. Ekarpen garrantzitsua egin du beste behin ere ikerlari errenteriarrak, kasu honetan, indarkeria matxistaren memoria historikoa osatzeko. «Harrera instituzionala oso berezia izan da familiarentzat, baita niretzat ere. 77 urte geroago zirkulua ixteko aukera izatea, babesa sentitzea euren sorlekuan, oso garrantzitsua izan da familiarentzat».

Aizpea Otaegi alkatearekin harremanetan jarri zen lehenik, eta txosten bat egiteko asmoa azaldu zion, Beltrani buruzkoa. «Iazko abenduaren 1ean izan zen hori. Txostena liburu bihurtu zen ondoren, eta hilabeteak eman ditut lanean hainbat haritatik tiraka». Adineko pertsonekin harremanetan aritu da informazio gehiago aurkitu nahian, epaiketaren gaineko informazio osoa ere aurkitu du hemeroteketara jota: «Jarraipen handia izan zuen indarkeria matxista kasu horrek, emakume asko joan ziren testifikatzera, baita epaiketa egunean kanpoaldera oihu egitera ere senarra izan zela hiltzailea, eta garaiko egunkarietan ere oihartzun handia izan zuen. Pentsa, senarra 30 urtera kondenatu zuten». Garaiko emakumeen borroka txiki-handiaren emaitza izan zen zigor hori, nahiz eta garaiko gizonek ez zuten lana erraz jarri.

Familia topatzea izan du nekezena ikerlariak liburua idazteko prozesu guztian. «Jakin bagenekien izeba batek Ameriketara eraman zituela, baina ez genekien nora zehazki. Bihozkada izan nuen Argentinan behar zutela. Anai-arreba zaharrenen eta izebaren bidaia txartelak topatzea lortu nuen, eta Buenos Airesera (Argentina) iritsi zirela jakin». Hortik aurrera, sare sozialen bidez zabaldu zuen Elisa Beltranekin gertatutakoaren gainean liburua idatzi nahi zuela eta testigantza bila ari zela, «itxaropena nuen haren senideren batek irakurriko zuela eta nirekin harremanetan jarriko zela».

Zirkulua ixtea

Aldi berean laguna duen idazle eta ikertzaile argentinar batekin harremanetan jarri zen Susperregi: «Argentinan bizi ziren Castellano abizeneko guztiekin harremanetan jartzen hasi zen sare sozialen bidez. Bion bideak eman zuen fruitua; bi ahizpak topatu zituen egun berean, eta biloba nirekin jarri zen harremanetan».

Familiak eman duen erantzunarekin hunkituta azaldu da ikerlaria: «Herriko alkateak, berdintasun zinegotziak, udalak oro har euren ama-amonari aitortza egitea, ahaztezina izan da haientzat. 77 urte geroago, etxean sentitu dira, eta zirkulua ixterik izan dute».

Liburua agortuta dago, baina ale batzuk gehiago argitaratuko dituela azaldu du Susperregik: «Hiru aste barru izango dira salgai Mirentxu —Santa Klara 6, behea— eta Noski — Foru Plaza, 5— liburu dendetan».

Egin duen lanari garrantzia kendu nahi izan dio Susperregik: «Pertsonalki, familiekin sortzen dudan lotura da niretzat balio handiena duena. Idazten dudanean helburua da familia horientzat zerbait baliagarria egitea, aitortza hori jaso dezaten. Hala ere, nire lana aitortzea eta herrian halakoak egiteko aukera izatea, oso garrantzitsua da».

Ez da udalerriko historiarekin eta memoriarekin idatzi duen liburu bakarra, 2023an Francis Vicente Vadillo Santamaria Francis-en gaineko liburua aurkeztu zuen; Espainiako Polizia batek, Apolo dantzalekuan erail zuen, Iztietan, aurpegira tiro eginda 1979ko ekainaren 10ean. Memoria ariketa oso garrantzitsua egin zuen Susperregik orduan; izan ere, ezer gutxi zegoen Francisen gainean jasota. Oreretarrak, haren garaiko eta bere inguruko hamaika lagun lokalizatu eta elkarrizketatu zituen Francis zenaren kontaketa eta bizi ibilbidea egiteko. Haren familia topatu eta harremanetan jarri zuen Errenteria-Oreretarekin.

Udalerriko memoria historikoaren leiho berri bat zabaldu du orain. Ez da azken liburua izango, beste hainbat proiektu ditu esku artean Susperregik: «Maria Zozaiaren gainean ari naiz liburua egiten. Oiartzungo emakume baten gainean ari naiz ikertzen, hura ere, sorgintzat jo zuten». Beste gai bat ere badu esku artean, ez du erraza ikusten, baina saiatu nahi du: «Maria del Mar Casado Asensio 8 urteko haurra 1968ko ekainaren 7an hilik agertu zen Lartzabalen. Erruduna atxilotu zuten, baina ez dago informazio gehiegirik».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.