Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaKirola

Illunbe, egoera kritikoan

Trintxerpe Illunbe Arraun Elkartearen etorkizuna kolokan egon daiteke. Portuak lokaletik desalojatu ditu, eta urgentziazko irtenbide bila ari dira. Irtenbiderik topatzen ez badute, klubak ateak itxiko ditu hilabete bukaeran.

Trintxerpe Illunbe Arraun Elkarteak bizi duen egoera salatu zuen 2023ko ekainean. Elkarretaratzeko hartakoa da irudia. Argazkia: Ikerne Zarate
Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2025/09/12

Trintxerpe Illunbe 1987an sortutako arraun elkartea da. Ia lau hamarkada horietan ibilbide loriatsua osatu du: bandera mordoa lortu dituzte, eta Kontxan ere izan dira hainbatetan. Sona izan duen kluba da Trintxerpekoa. Kirol arloan apalago ibili dira azken urteetan, baina ez dute inoiz beren jarduna eten, itsasoan jarraitu baitute arraunean, bidean topatu dituzten aurkakotasun guztiei aurre eginez. Egun, 80-90 arraunlari ari dira palakadak ematen klubean. Beteranoen bi eskifaia eta harrobiko arraunlariak dituzte uretan, baina beren jarduna kolokan egon daiteke, kluba egoera kritikoan baitago. Berehalako irtenbide bat topatzen ez badute, iraila bukaeran klubak ateak itxi beharko dituela jakinarazi du Jokin Pego Otero klubeko bozeramaileak.

Trintxerpe Illunbe Arraun Elkartearen instalazioak Pasaiako Portu Agintaritzaren (PPA) eremuan izan dira orain arte. Inguru horretan obrak egin nahi ditu portuak, merkantziak garraiatuko dituen trenbide berri bat sortzeko. Jarduketa horiek instalazioen inguruan izango dira, eta eremua eraitsiko dute. Hori dela eta, PPAk kluba desalojatu du lokaletik, Trintxerpeko kideak kalean utziz, arraun egiteko aukerarik gabe. Beteranoen arraun ligak uztailaren 31n bukatu ziren, eta egun hori arte portuaren jabetzako instalazioak erabili ahal izan dituztela adierazi du klubeko bozeramaileak. Beteranoen ligak bukatuta, lokala utzi behar izan dute. Material guztia bertan dute behin-behinean, eta han gorde dezakete guztia atera arte, baina lokal gabe geratu dira.

Bizi duten muturreko egoeraren aurrean, urgentziazko azken deia egin du klubak, bere etorkizuna bermatu eta arraunean jarraitu ahal izateko. Trintxerpe Illunbek hasieratik egin behar izan dio aurre aurkako hainbat egoerari. Kluba 1980ko hamarkadan jaio zen, garai latz batean, eta Pegok baietsi du arrauna aterabide bat izan zela barrutiko gazte askorentzat. Horrez gain, hedabideei helarazitako salaketa komunikatu batean, klubak adierazi du ia lau hamarkadetan ez dutela inoiz «lokal duin eta egonkorrik» izan, eta «behin-behinekotasuna eta prekarietatea» izan direla haien eguneroko ogia. Instalazio finko batzuk ez izatea klubarentzat «eragozpen handia» izan dela zehaztu du Pegok, eta egoera horri aurre egin behar izan diote hasieratik.

Bestalde, gainontzeko arraun elkarte pasaitarrek instalazio egonkorrak dituztela salatu du klubeko bozeramaileak; Trintxerpek, ordea, ez dauzka, eta hori «diskriminazioa» dela argi du klubak: «Pasaitar gisa pairatzen dugun diskriminazioa salatu nahi dugu. 1987tik daramagu behin-behineko egoeran. Illunben erabat diskriminatuta sentitzen gara beste arraun klubekin alderatuta. Horrek min egiten digu, hirugarren mailako pasaitarrak gara».

Badiako beste arraun elkarteek udal instalazioak dituzten bitartean, Trintxerpe Illunbek portuari alokairu bat ordaindu behar izan diola kontatu du Pegok, eta haiek ordaindu behar izan dituzte sortutako gastu guztiak. Orotara, portuari 50.000 euro baino gehiago ordaindu dizkiotela nabarmendu du klubeko bozeramaileak: «Diskriminazioa erabatekoa da. Ezin dugu gure dirua materiala erostera bideratu; besteek bai. Ahal izan dugun moduan biziraun dugu, baina beti gogo eta adore handiarekin, arrauna gustuko baitugu eta familia moduko bat baikara». Sortutako egoeraren aurrean, «berehalako» irtenbide duin bat aldarrikatu du klubak, beren jarduna ezerezean ez geratzeko. Gainontzeko klubekiko begirune bera ere eskatu dute: «Ulertzen dugu ez digutela pabiloi bat egingo. Ez dugu luxurik nahi, baina minimo batzuk bai, besteek bezala. Kluba ez digute bihar egingo, baina konpromiso zehatz bat nahi dugu».

Urgentziazko deia erakundeei
Egoera bideratzeko helburuarekin, klubeko ordezkariak erakundeekin bildu dira azken asteetan. Pasaiako Udalarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta PPArekin izan dira urgentziazko laguntza eskatzeko. Mila ate jo dituzte, irtenbide bat nahi baitute. Pegok jakinarazi du alternatiba mordoa dituztela esku artean, eta horiek erakundeei helarazi dizkietela. «Mota guztietako alternatiba eta irtenbideak bilatu ditugu, asko mugitu gara. Plano, ideia eta lanketa mordoa dauzkagu», esan du klubeko bozeramaileak. Egun, baina, irtenbiderik ez dutela jakinarazi du Pegok, etsipenez.

Udalarekin, hasieratik eskutik joan direla nabarmendu du Pegok, eta Teo Alberro alkatea eta Iraitz Pazos barrutiko alkateordea haiekin izan dira. «Udalak borondatea jarri du, baina inpotentzia dute, ezin baitigute lokal bat esleitu. Ulertzen dugu egoera zaila dela», adierazi du bozeramaileak. Aldundiarekin ere elkartu dira azken hilabeteetan, baina laguntza eskaera ukatu duela salatu du klubak: «Otsailean esan ziguten gure problematikarekin zerikusia zuen laguntza ildorik ez zegoela». Hedabideetara bidalitako komunikatuaren berri izan zutenean, foru erakundea «ofendituta» sentitu zela adierazi du Pegok, eta Trintxerpeko ordezkariak bilera batera deitu zituen.

Hori dela eta, asteartean (hilak 10) aldundian izan ziren, konpromiso zehatzak eskatzeko. Orain artean egindako lanketa guztia ere eraman zuten, alternatibak eta irtenbideak bilatu ahal izateko. Hori gutxi balitz, PPAk enpresa bat gehiago bezala tratatu dituela baietsi du klubak. Aurrez aipatu bezala, 50.000 euro baino gehiago ordaindu dituzte azken urteetan portuaren jabetzako instalazioak erabili ahal izateko. Portuak, baina, klubaren desegitearen berri izan zuenean, bere jarrera «malgutu» zuela jakinarazi du Pegok, eta aldundiak irtenbide bat bilatu nahi badu, haiekin kontaktuan jartzeko borondatea plazaratu duela gaineratu du. Klubak argi du problematika bat dagoela, eta desegitea nahi ez badute, zerbait egin behar dela, erabakiak hartu behar direla eta irtenbide bat bilatu behar dela. 

Gelditzeko erabakia
Sortutako egoera horien aurrean, jarduna gelditzea erabaki du klubak, bizi duten egoera ezagutarazi eta berau salatzeko. Iraila hilabete garrantzitsua da arraun egutegian, Kontxako Bandera lehiatzen baita. Izan ere, igande honetan erabakiko da nork irabaziko dituen bandera preziatuak. Arrauna bor-bor dagoela aprobetxatuz erabaki dute egoera orain salatzea, iraila pasata arrauna albo batera geratuko baita. Ohiko egoera batean, gainera, beteranoak urrian hasiko lirateke arraunean hurrengo denboraldia prestatzen hasteko. Hori dela eta, irtenbiderik topatzen ez bada, hilabete bukaeran etengo lukete beren jarduna, kluba deseginez.

Trintxerpe Illunbeko kideek jarri duten epemuga gertu badago ere, klubak esperantza du egoerari irtenbide bat emateko aukera badagoela, eta mugitzen hasi dira jada, ez baitute arrauna utzi nahi. Horregatik, portuaren jabetzakoa den lursail bat alokatu dute Trintxerpeko pantalanean. 200 metro koadroko eremu bat da, eta bi urtetarako kontratua sinatu dute PPArekin. Pegok jakinarazi du portuak ez duela ezer eraiki nahi bere eremuan, baina egitura mugikor bat jartzeko aukera ontzat ikusi dute. Trintxerpeko kideen asmoa bertan itsas kontainer batzuk jartzea litzateke, Illunbek aurrera egin dezan. 

Klubak, baina, argi du edukiontzi horiek behin-behinekoak izan behar direla, baita ere soilik zerbait mugitzen bada jarriko dituztela, ez agonia eta sufrimendua luzatzeko: «Nahi dugunean jarri ditzakegu kontainerrak, eremu hori hesitua baitago guk erabili ahal izateko. Bi urteko kontratua sinatu dugu portuarekin, eta guk ordainduko genituzke edukiontzi horiek. Eremu horretan egon gaitezke behin-behinean, esfortzua egin dezakegu eta asumitua dugu trantsizioko urte bat izango dela, baina kontainerrak soilik zerbait mugitzen ari bada jarriko ditugu. Bestela, ez du zentzurik, alferrikako gastu bat litzateke. Klub batek instalazio batzuk behar ditu, klub bat ezin dira itsas kontainer batzuk izan».

Traineru onenen pare izan zen Trintxerpekoa. Alta, kirol arloan apalago ibili dira trintxerpetarrak azken boladan, baina ez dute inoiz jarduna eten. Azken urteetan gizon beteranoen eskifaia izan du Illunbek lehian. Iaz, ordea, emakumeena gehitu zitzaion gizonenari, eta, egun, 38 emakume ari dira palakadak ematen klubean. Emakume horiek astindu ederra eman diote Trintxerpe Illunberen jardunari, eta mugimendu handia sortu dute. Emakume horiek elkargune bat sortu dute arraunaren inguruan, eta «pena handiarekin» daudela jakinarazi du Pegok. Horrez gain, emakume beterano mordoaren mezuak jasotzen dituzte haiekin arraunean hasteko. Egun, 80-90 arraunlari ari dira klubean, eta egoera bideratzen ez bada, arraunean jarraitzeko aukerarik gabe geratuko dira.

Hona hemen gaiaren inguruan Imanol Saiz Gomez de Segurak sortutako bideoa.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.