Josetxo Etxandi Pilota Oroitaldiaren finala, igandean
Josetxo Etxandi 49. Pilota Oroitaldiak iganderako finkatu du finala. Lehen mailako afizionatuen eta Etorkizuneko Izarren txapelketetan lehiatuko dute.
Santakrutzetan jaia bai, baina kirola ere garrantzitsua da. Hori dela eta, igandean jokatuko dute Josetxo Etxandi 49. Pilota Oroitaldiaren finala. Koldobike Gezala pilotalekuan izango dira partidak.
17:30etik aurrera, hurrengo partidak jokatuko dituzte pilotariek:
Nesken lehen mailako afizionatuen partidak
- Zabaleta (Leitza) eta Erasun (Zizurkil) – Arraiza (Donostia) eta Gaminde (Laukiz)
Mutilen Etorkizuneko Izarrak txapelketetako finala, lau t’erdian
- Etxeberria (Oiartzun) – Rekalde (Dima)
Mutilen lehen mailako afizionatuen partidak
- Azketa (Beasain) eta Lizeaga (Hernani) – Egiguren VI eta (Azpeitia) eta Bernaola (Mañaria)
