Palestinari eta elkartasunari arnas
Dozenaka lagun bildu dira Palestinari eta helburu humanitarioekin bertara bidean den flotillari babesa adierazteko. Azken horrek bi eraso jazo ditu.
Palestinaren alde dozenaka lagun elkarretaratu dira. Oihu ozena, Palestina askatu! atzo arratsaldean Zumardian lau haizetara zabaldu zutena dozenaka eta dozenaka herritarrek. Orereta Palestinarekin herri dinamikak deitu zuen elkarretaratzera Gazara oinarri-oinarrizko lehen gaiekin bidean den askatasun flotillak jazo dituen erasoak salatu eta Palestinari elkartasuna adierazteko.
Palestina askatzeko aldarria zabaldu zuten bildutakoek, baita Israeli boikota egiteko deia zabaldu ere.
