Sanfermin Txikiak, kartel bila
Aurtengo festak hilaren 26tik 28ra bitartean izango dira, eta jaiak iragarriko dituen kartel lehiaketa abiatu dute. 10 eta 14 urte bitarteko pasaitarrek har dezakete parte.
Sanfermin txikiak kartel bila ari dira. San Fermin Txiki Jaiak gainean dira. Hilaren 26tik 28ra bitartean murgilduko dira antxotarrak festa giroan. Sanfermin Txikiak kartel bila ari dira, eta, ohi bezala, jaiak iragarriko dituen kartel lehiaketa abiatu dute. Lehiaketa Pasaian jaio edo bizi diren 10 eta 14 urte bitarteko gazteei begirakoa da.
Lanak DIN-A3 neurrian aurkeztu beharko dira, hilaren 16a baino lehen. Antolatzaileek jakinarazi dute edozein modalitate artistiko erabili ahal izango dela, eta beharrezkoa dela ondorengo esaldia agertzea: San Fermin txiki jaiak 2025-Pasai Antxo. Irailaren 26tik 28ra. Irudian ez da egilearen sinadura edo bestelako zehaztasunik atera beharko. Horrez gain, kartelarekin batera, kartazal txiki bat aurkeztu beharko da, egilearen izen-abizenak, helbidea eta telefonoarekin. Lanak Antxoko HAZ bulegoan edo liburutegian aurkeztu beharko dira.
Udalak adierazi du Jai Batzordeak hautatuko duela kartel irabazlea, eta saria hutsik uzteko gaitasuna izango du. Hauexek dira sariak:
- 1. saria: 60 eurotako sorta artistikoa.
- 2. saria: 30 eurotako sorta artistikoa.
- 3. saria: 20 eurotako sorta artistikoa.
Saritutako lanak Jai Batzordearen jabetzapean geldituko dira, eta sarituak ez direnak Kultura eta Hezkuntza sailean jaso ahal izango dira.
