Txara basora txangoa, igandean
Oiartzungo Ingurumen Taldeak antolatu du txangoa, 'Natura behatuz familian' izenean.
Iganderako, hilaren 14rako, Natura behatuz familian txangoa antolatu du Oiartzungo Ingurumen Taldeak. Txara basoa ezagutuko dute, baita “basoa nolakoa den ikusi, sentitu eta bizi” ere. Bertako landare eta animaliak “gertutik” behatzeko aukera izango da.
11:00etan abiatuko dira Txarako parkeko zubitik, eta inprimakian eman daiteke izena.
