Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Lezoarrak, festara!

Palestinako herriarekiko elkartasuna lehenengo, eta ondoren festa. Hasi dira 2025eko Lezoko Santakrutz Jaiak.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2025/09/13

Hasi dira ofizialki 2025eko Lezoko Santakrutz Jaiak. Lezoar guztiek dakite aurtengoen egunen banaketa ezohikoa izan dela. Izan ere, joan den asteburuan Piztu Lezoren Gazte Egunaren ingurukoak izan ziren, atzo ere bai girotze lanetan ibili ziren gazteak, eta gaur goizeko ekitaldien ondoren, 18:00etan, Palestinako herria babesteko mobilizazio jendetsua izan da. 19:00etan, ordea, hasi da sakramentu guztiekin udako azken festa aroa: alkate txikien pregoia, txupiazoa, Murixkako dantzarien Agurra, Tomas Garbizuko musika bandaren eta Muntarreko txistularien partetik Lezoko herria ereserkia… Hasiera kolosala.

Lur Lacasta eta Iker Askasibar izan dira jaiak hasteko ohorea izan dutenak, alkate txikiak baitira. Suziri botatzen ekitaldian Mikel Arruti alkatea izan dute konplize. Gaztetxoek urduri zeudela onartu dute, baina festak hasteko irrikaz. Esan dute santakrutzetan aukera asko daudela giro onean ibiltzeko eta lagunen arteko harremanak sendotzeko. Beraz, Jai Batzordeak egindako lana eskertu eta goretsi dute, eta haiek antolatutako guztietan parte hartzeko eskatu diete lezoarrei. Festetan euskara ahoan izateko irmo eskatu diete plazan ziren guztiei.

Hasierako ekitaldiaren ondotik eguneko beste ekitaldi kolosala danborradena da. Ixkulin, Tiñelu, Allerru eta Altzate elkarteetako danborradetako ehunka kideek ohorez kolpatuko dituzte makilak danborretan, ahal bada musikaren erritmoari eutsita (22:45ean hasiko dira danborradak). Lau lagunarteak gauerdia baino lehentxeago elkartuko dira (23:45) Gurutze Santuaren plazan burrunba kolektiboari ekiteko. Denak batera. Zarata eta festa. Alaitasuna. Lezoartasuna plazan.

Egunen banaketaren egitateari tiraka, bihar (igandea) i-14 egun handia izango da. Santakrutz Eguna. Herrian kuadrillen bazkari erraldoiarena bezala ezagutzen dena. Eguneko parranda totala; litekeena da lezoar askok etzirako (astelehena) jai hartu izana euren lantokietan, biharko martxa (behean egitaraua) jarraitzeko nahikoak lan izango dituztelako i-14aren zati direnek. Baten bati astelehenean lan egitea tokatzen bazaio, espero dezagun lankideen aldetik elkartasuna izango duela, eta hainbat zeregin erraztuko dizkiotela Lezo eta herriko festak gogoz bizi izan dituzten horiei.

Jarraian, gaurko hasiera ekitaldiaren hainbat irudi eta bideoa:

Lezo. 2025eko santakrutzak, txupinazoa (2025-09-13)

01-Goieko-600x800
01-Goieko-600×800

02-KBL_Oarso_Elektrizitatea_800x600

03-Sahatsa-800x600
03-Sahatsa-800×600

04-Eroski-Lezo-800x600
04-Eroski-Lezo-800×600

Santakrutzak 2025. Datozen egunetako egitaraua.

Gaur (hilak 13, larunbata)

  • 22:45. Allerru, Altzate, Ixkulin eta Tiñelu elkarteen danborradak abiatuko dira.
  • 23:45. Danborradak Gurutze Santuaren plazan batuko dira.
  • 01:30. DJ Enabil Karlos Saldisen.

Bihar (hilak 14, igandea)

  • 10:00. Diana Munttarreko txistulariekin.
  • 11:00. Meza Nagusia San Juan Bataiatzailearen elizan.
  • 12:00. Herri kirolak Gurutze Santuaren plazan.
  • 12:00. Erraldoi eta buruhandiak.
  • 12:30. Sisti&Pika DJekin kalejira i-14 Eguna hasteko.
  • 13:30. I-14 Egunaren topaketa, txupinazoa eta bertsoa Gurutze Santuaren plazan.
  • 14:00. Jubilatuen bazkaria.
  • 14:30. I-14ko herri bazkaria Lezo Herri Eskolako jolastokian. 17:00etan, Andoni Ollokiegiren musika emanaldia.
  • 16:30. Goiko Plazan, haurrentzako puzgarriak.
  • 17:30. Josetxo Etxandi Oroitaldiko federatuen finalak Koldobike Gezala pilotalekuan.
  • 18:00. Erraldoi eta buruhandiak Bekoerrotatik.
  • 18:30. Lezo Herri Eskolatik, Jaixkipe txarangarekin kalejira.
  • 20:30. Karlos Saldisen, Muxutruk taldearekin erromeria.
  • 22:00. Zezensuzkoa Gurutze Santuaren plazan.
  • 00:00. Karlos Saldisen, DJ Herra.

Etzi (hilak 15, astelehena)

  • 11:00. Perkusio tailerra Karlos Saldisen.
  • 17:00. Grafiti lehiaketa (+12) Markesanen.
  • 17:00. Lasterketak (haurrentzat) Gurutze Santuaren plazan.
  • 18:30. Erraldoi eta buruhandiak.
  • 19:30. Bertso saioa Gurutze Santuaren plazan: Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Oihana Iguaran eta Saioa Alkaiza. Gai jartzailea: Amaia Agirre.
Erlazionatutako edukia70 ekitalditik gora santakrutzetanBabesa eta elkartasuna Palestinarako bidean dira
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.