LGTBIQ+ pertsonen errealitateak, jendaurrera
Pasaiako Udalak herriko PGTBIQ+ pertsonen errealitateen erradiografia eta hatu beharreko neurriak dituen aurkeztuko du hilaren 19an.
Eiherako Iñi Etxezarreta eta Pasaiako Berdintasun zinegotzi Laura Ré. Pasaiako LGTBIQ+ pertsonen errealitateen erradiografia aurkeztuko du udalak hilaren 19an (ostirala) Donibaneko Juanba Berasategi aretoan (18:30). Urtebeteko lanketaren ondoren errealitate horien erradiografiaz gainera, hartu beharreko neurrien diseinua ere aurkeztuko dute landu den diagnostikoaren bitartez. Ekitaldi irekia da, edonor joan daiteke. Aurkezpenaren ondoren bertso poteoa izango da Maialen Lujanbio eta Eli Pagola bertsolariekin.
Teo Alberro alkateak, Laura Ré Berdintasun zinegotziak, eta Eihera kooperatibako ordezkariek emango dute egindako lanketaren, eta horren emaitzen berri. Diagnostiko osatzen lagundu duten pasaitarrek ere hartuko dute hitza. Hala, urtebeteko sukalde lan eta ikerketa sakon baten ondotik iritsi da diagnostikoa.
Agiria osatzeko LGTBIQ+ pertsonei inkestak eta elkarrizketak egin zaizkie. Norbanakoetatik kolektiboetara ere pasa da landa-lana, herriko elkarte ehunaren zati esanguratsu batek ere izan duelako toki prozesuan, baita udaleko langileek ere. “Orain, prozesua eta emaitzak aurkezteko unea iritsi da”, esan du udalak.
