Danbor hotsez bete dituzte Lezoko txoko guztiak
Zientoka lezoarrek dantza jarri zuten herria atzo gauean. Plaza eta herriko txoko guztiak, danbor hotsez lepo.
Santakrutz jaiek ez dute etenik. Gaur festetako egun handia bada ere, atzo ere handia egin zuten lezoarrek. Urteroko danborrada erraldoi batek plaza eta herriko bazter eta txoko guztiak dantzan jarri zituen. Zientoka lagunek parte hartu dute aurtengoan ere. Herritarrek zenbait irudi eta bideo bidali dizkiote hedabideari, jarraian ikus daitezkeenak.
Egitaraua:
Hilak 14, igandea, Santakrutz Eguna.
- 10:00. Diana Munttarreko txistulariekin.
- 11:00. Meza Nagusia San Juan Bataiatzailearen elizan.
- 12:00. Herri kirolak Gurutze Santuaren plazan.
- 12:00. Erraldoi eta buruhandiak.
- 12:30. Sisti&Pika DJekin kalejira i-14 Eguna hasteko.
- 13:30. I-14 Egunaren topaketa, txupinazoa eta bertsoa Gurutze Santuaren plazan.
- 14:00. Jubilatuen bazkaria.
- 14:30. I-14ko herri bazkaria Lezo Herri Eskolako jolastokian. 17:00etan, Andoni Ollokiegiren musika emanaldia.
- 16:30. Goiko Plazan, haurrentzako puzgarriak.
- 17:30. Josetxo Etxandi Oroitaldiko federatuen finalak Koldobike Gezala pilotalekuan.
- 18:00. Erraldoi eta buruhandiak Bekoerrotatik.
- 18:30. Lezo Herri Eskolatik, Jaixkipe txarangarekin kalejira.
- 20:30. Karlos Saldisen, Muxutruk taldearekin erromeria.
- 22:00. Zezensuzkoa Gurutze Santuaren plazan.
- 00:00. Karlos Saldisen, DJ Herra.
