Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Escalerillasekoak, bi urte borrokan

Trintxerpe Illunbez gain, Escalerillaseko bizilagunek ere bi urte daramate borrokan. Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatuak kasuaren kronologia egin du.

Otsaila erdialdean Etxebizitza Sindikatuak deitutako elkarretaratze baten irudia.
Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2025/09/15

Trintxerpe Illunbe Arraun Elkarteko kideak ez dira Pasaiako Portu Agintaritzak (PPA) abiatu nahi dituen jarduketen kaltetu bakarrak, besteak beste, Escalerillaseko etxebizitzetako bizilagunei ere eragiten baitie afera horrek. PPAk merkantziak garraiatuko dituen trenbide berri bat sortu nahi du inguru horretan, eta obra horiek egiteko, Escalerillaseko etxebizitza horiek edota Trintxerpe Illunberen orain arteko egoitza eraitsi nahi ditu, besteak beste. Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatua hasieratik izan da kaltetutako bizilagunen alboan, eta jakinarazi du 2023ko udazkenean jaso zutela beren etxebizitzak eraitsi nahi zituztenaren notifikazio ofiziala. Une hartan hasi zen bizilagun horien borroka. Lehen notifikazio hartan, 2024ko ekainaren 30erako etxebizitzak utzi beharko zituztela jakinarazi zien portuak bizilagunei. Momentuz, bertan jarraitzen dute bizitzen.

Eraisketaren berri izan zutenean, bizilagunek eta sindikatuak bilera bat izan zuten PPArekin. Sindikatuak adierazi du etxebizitzen titularrei «miseriazko ordaina» eskaini ziela portuak; titulartasuna ez zuten seme-alabei, aldiz, ez zien ezer eskaini. Egoeraren larritasuna ikusita, 2023ko urte bukaeran kasua publiko egin eta mobilizatzen hasi zirela gogorarazi dute. 2024ko apirilean Elkartasun Eguna antolatu zuen Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatuak Pasaian. Ondoren, elkarretaratze bat ere egin zuten Pasaiako portuaren atarian. 2024ko ekainean manifestazio bat egin zuten. 1.000 pertsona baino gehiagok hartu zuten parte bizilagunentzako bizitoki alternatiba bat aldarrikatzeko. Horrez gain, 2.000 pertsona baino gehiagoren sinadurak bildu zituzten, Pasaiako portuari konponbide bat eskatzeko.

Kasua ezagutu zutenetik, ahal izan dituzten ate guztiak jo dituztela baietsi du sindikatuak. Gauzak horrela, Pasaiako Portu Agintaritzarekin, Eusko Jaurlaritzarekin, Pasaiako Udaleko alderdi politikoekin, Arartekoarekin edota hedabideekin izan dira irtenbide bat bilatzeko. Portuaren aldetik, erantzunik jaso ez zutela salatu du eskualdeko etxebizitza sindikatuak. «Prentsara gezurrez beteriko komunikatuak bidali dituzte», esan dute.

Hasiera batean, Escalerillaseko bizilagunei 2024ko ekainaren 30erako etxebizitzak utzi behar zituztela esan bazieten ere, 2024ko uztailean proiektuaren lizitazioa bertan behera gelditu zela jakinarazi du sindikatuak, «ez baitziren beharrezko baldintzak betetzen eraikinak eraisteko». 

Egoerari irtenbide bat bilatzeko, mobilizazioekin jarraitu zuten bizilagunek eta etxebizitza sindikatuko kideek. Horrez gain, Pasaiako Portu Agintaritzari bilera bat eskatu ziotela esan dute, baina ez zuten erantzunik jaso. Kasua ere Pasaiako Udaleko osoko bilkura batera eraman zuten urtarrilean. Hala ere, aurkako erantzuna jaso zutela nabarmendu dute.

Epaiketa ekainean
Martxoan, PPAk etxebizitzen titularitatea ez duten bizilagunen aurkako salaketa jarri zuela zehaztu du Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatuak. PPAk bizilagunak bi taldetan banatu zituela zehaztu du sindikatuak: lehen maizterrak, eta lehen maizter horien oinordekoak. Bost familiaren aurkako epaiketa ekainaren 30ean izan zen, Donostian. Epaia egun gutxira iritsi zen, eta sindikatuak baietsi zuen auzitegiaren erabakia apelatzea aztertzen ari zirela. Hilabete hasieran sartu zuten errekurtsoa, eta, orain, epailearen erantzunaren esperoan daude.

Bitarte horretan, Pasaiako portuak «mehatxuzko» jarrera izan duela salatu du eskualdeko etxebizitza sindikatuak: «Prentsara zabaldutako agirietan gezurrak esan dituzte, eta enpresa pribatuen etekinak lehenetsi dituzte langile familien etxebizitza eskubidearen gainetik. Escalerillaseko bizilagunek erakutsitako duintasunari esker jarraitzen duten euren etxeetan».

Erlazionatutako edukiaIllunbe, egoera kritikoan
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.