Jarduera eskaintza zabala auzoetako emakume elkarteetan
Errenteria-Oreretako auzoetako emakume elkarteek, Emakumeak martxan jarduera eskaintza aurkeztu dute.
Auzoetako emakumeak Emakumeen Etxean Errenteria-Oreretako auzoetako emakume elkarteek Emakumeak martxan jarduera eskaintza aurkeztu dute ikasturte berrirako. Elkarte berri bat batu da programara aurten, Zamalbide auzoko Auzotzen emakume elkartea. hori horrela, ikasturte berrian, zortzi auzotako emakume elkarteen artean 70 ikastaro eskainiko dituzte denera, Emakumeak: topaketak eta gizartean parte hartzea helburu programaren barruan.
Izena ematea elkarte bakoitzean da bihar, hilaren 16etik 18ra 17:00etatik 19:00etara, eta ikastaroetan parte hartzeko matrikula ordaindu beharko da. Kuota, elkarte bakoitzak ezarriko du.
Taldeak zozketa bidez osatuko dituztela jakinarazi dute, halaber, eta ez izena emateko hurrenkeraren arabera.
