HITZAren Kontxako porrak baditu irabazleak
HITZAkideen saria Urtzi Lujanbio Galparsororentzat izan da, eta HITZAkide ez direnena Aizpea Barros Garmendiarentzat.
Arraun Lagunak-eko arraunlariak, Kontxako Bandera astintzen.Joseba Parron San Sebastian / Irutxuloko Hitza Atzo (igandea) arraunaren zaleek bi emozio gune izan zituzten. Lehena, Donostiako Kontxako estropada ikusi eta horien emaitzen berri izatea. Bigarrena, emaitza horien arabera HITZAko porra asmatu ote zuten jakitea. Bada izan dira asmatzaileak, asko gainera: emakumeen eta gizonen estropadetako irabazleak Arraun Lagunak eta Orio izan dira hurrenez hurren. HITZAk proposatutako kinielan horiek hautatu dituztenak dezente izan dira, eta horien artetik zozketa egin, eta jada badaude sari potoloen irabazleak.
Kontxaren bi irabazleak asmatu eta haien artean zozketa egin ondoren, honakoak sarien jabeak:
- HITZAkide sariduna: Urtzi Lujanbio Galparsoro. Hark Donostiako Arbaso hotelean bi pertsonarentzako gaua, eta Narru jatetxean gosaria irabazi ditu.
- HITZAkide ez direnen artetik sariduna: Aizpea Barros Garmendia. Hark Errenteria-Oreretako Bixigarri gastrotekan bi pertsonarentzat Jaizkibel izeneko dastaketa menua irabazi du.
HITZAtik, batetik zorionak irabazleei, eta eskerrik asko porran parte hartu diten dozenaka eta dozenaka jarraitzaileei.
