Atlantikaldiak trafiko aldaketak eragingo ditu bihartik
Aparkalekuetan zein garraio publikoan aldaketak eta trafiko mozketak eragingo ditu Atlantikaldiak.
Bihar, osteguna, abiatuko dute Atlantikaldiaren hamabigarren ekitaldia. Horrekin lotuta, hainbat aldaketa egingo dituzte trafikoan, aparkalekuetan eta garraio publikoan bihartik hasi eta igandera arte.
Horrekin batera, Udaltzaingoak herritarrentzako arreta gunea izango du udaletxean bertan ohiko ordutegitik kanpo, antolatutako ekitaldietan sor daitezkeen eskeriei erantzuteko. Hori horrela, bihar osteguna, 19:00etatik 23;30era izango da Udaltzaingoaren zerbitzua udaletxean; ostiralean, 16:00etatik 02:00etara; larunbatean, 10:00etatik 02:00etara; eta igandean, 10:00etatik 15:00etara.
Trafiko, aparkaleku eta garraio publikoaren aldaketa guztien berri jakiteko, klik hemen.
