Ipar martxa irteera, urriaren 4an
Santiagomendira joango dira eta 9,5 kilometroko ibilbide zirkularra egingo dute.
Urdaburuk antolatutako ipar martxa irteera baten artxibo irudi bat Ipar martxa irteera antolatu du Urdaburu Mendizale Elkarteak urriaren 4rako. Santiagomendira joango dira eta bertan, 9,5 kilometroko ibilbide zirkularra egingo dute. antolatzaileek jakinarazi dute ez dela laua ibilbidea,, malda batzuk izan badirela, Zamalbide auzoan hasiko dute ibilbidea, eta Floreagatik Perurenara joko dute, bertatik Santiagomendira igotzeko. Jaitsiera Perurenaraino egingo dute eta bertan hiri barruko autobusa hartuko dute.
Autobus hori Zamalbidetik pasako dela zehaztu dute antolatzaileek, “norbaitek bertan autoa utzi badu, geltokia du bertan eta jaisteko aukera izango du. Gogoratu beraz, Mugi txartela eramatea”.
Eraman beharrekoak ere zehaztu dituzte: ura, trekking zapatilak eta makilak.
Ibilaldian parte hartzeko izena eman behar da, eta horretarako egoitzara jo beharko da idazkaritzan aurrez aurre egiteko astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara edo telefonoz 943 52 78 79 zenbakira deituta egun eta ordutegi beretan.
Hitzordua Kutxabankeko Biteri kaleko bulegoan egin dute 09:20an, edota autoz Zamalbidera joan nahi dutenen kasuan, 09:45ean auzo horretako autobus geltokian.
