Josetxo Etxandiren finalerdiak, prest
Gaur (asteazkena) herri mailako lehiaren finalerdietako bat jokatuko da, eta bihar (osteguna) beste hiruak. Partidak Josetxo Etxandi pilotalekuan izango dira.
iazko finaletako baten irudia da honakoa. Iritsi dira Josetxo Etxandiren omenezko XLIX. eskuzko binakako pilota txapelketaren herri mailako lehiaren partida erabakigarriak. Finalerdietan da. Gaur (asteazkena) eta bihar artean jokatuko dira, Josetxo Etxandi pilotalekuan. Finalak igandean izango dira, 17:00etatik aurrera, eguraldiak laguntzen badu Goiko plazako frontoian.
Gaur finalerdietako bat jokatuko da, neskena: 19:00etatik. Lobete-Lizarraga eta Gaztelumendi-Araiz bikoteek finalerako txartelaren bila neurtuko dituzte indarrak.
Bihar (osteguna) beste hiru finalerdien txanda: 18:00etatik aurrera, nesketan Dorronsoro-Lozano eta Pikabea-Sarasola izango dira final handia jokatzeko eskubidearen alde lehian. Gizonenak dira beste bi finalaurrekoak: Sarasua-Sarasua bikotea Perurena-Garmendiaren kontra, eta Mujika-Iñarra bikoa, Martinez eta Zabalaren kontra.
Bestalde, joan den igandean (hilaren 14an) jokatu ziren Josetxo Etxandiren afizionatuen finalak. Horien emaitzak jaso eta berehala publikatuko ditu HITZAk.
