Sustapen kanpaina berria udal kirol instalazioetan
Hilaren 30a baino lehen kirol instalazioetan alta ematen duten herritarrek %100eko deskontua izango dute matrikularen kostuan, harpidetza orokorreko modalitatean.
Fanderiako igerilekua Sustapen kanpaina berria jarri dute abian Galtzaraborda eta Fanderiako kirol instalazioetan: Back to gym! Azkenean. Helburua, herritarrak aktibatzea da. Horren arabera, hilaren 30a baino lehen kirol instalazioetan alta ematen duten herritarrek %100eko deskontua izango dute matrikularen kostuan, harpidetza orokorreko modalitatean.
Zalantza gehien dutenentzat, epe horretako izena emateak hiru eguneko doako proba ere barne hartuko du, eta zentroetako instalazio eta jarduera guztietara sartzeko aukera emango du. Gonbidapena eskuratzeko, klikatu hemen.
Alta berriak aurrez aurre egin daitezke kiroldegietako harreretan, baita online ere (egin klik hemen).
Informazio gehiagorako eta sustapenaren gainerako baldintzak ezagutzeko, Galtzarabordako kiroldegiko 943 44 96 90 eta Fanderiako 943 34 44 23 telefono zenbakietara deitu daiteke.
